Bergara (Gipuzkoa)

Mekolalde auzunearen mugak; inguruko baserri-izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-232-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mekolalde, Osintxu eta Buñao auzoen arteko mugak. Inguruko baserrien izenak. "Mekolalde" izena nondik datorren. Mekolaldeko zubiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, Mekolalde auzuakin hasiko gara? Hori bastante problematikua dala uste dot. Iñok ez daki auzua dan, ez dan, nun hasten dan…
- Mekolalde?
- Bai.
- Mekolalde auzua da.
- Mekolaldek ez jaukek barrixo askorik, […] lehen darenak eta.
- Ez, ba, basarrixak jarek han.
- Ze basarritzu dia?
- Mekola azpikua, Mekolalde torria…
-Itxoin, poliki-poliki… Azpikua…?
- Hiru Mekolalde bai, behintzat.
- Torria ze esan dozue?
- Bi bizitzakua edo hirukua, zenbatekua da hori?
- Hirukua. Baiña horrek be gauza bat dauke, horrek Muñaokuak dittuk!
- Horrek Muñaora pertenezitzen dittuk?
- Mekola torria bai, behintzat! Baitta Agarre be!
- Muñaora hemen zea eitten dienak dittuk Agarre mekolalde ta Mekola azpikua.
- Baiña Agarre Muñaora…?
- Bai.
- Ta […] entierruak eta, Bergaran eitten dittuk batzuk?
- Osintxura.
- Baiña honek Mekolaldiok eta Muñaokuak dia.
- E?
- Mekolalde torria ta Muñaokuak diela.
- Baitta Agarre be! San Blasetan…
- Bai, [etortzen dok], behintzet.
- Ez… [Hara… dok]. Baitta Paola be! Paola be zera dok, Muñao.
- Muñao ala Iraban?
- Ez, ez, Paola Muñao. Kostei be bai.
- E… Horrek Iraban izango dittuk, e?
- Ezetz, ba!
- Ez, ez, ez, ez. Kostei be Muñao dok. Kosteiko… gurien tia ta [Kosteittikuak] ta harek Muñaoko… lehen Muñao zan.
- Liburuetan agertzen dittuk ta horrek Muñaora pertenezitzen dittuk.
- Kostei ta Muñaokuak dittuk.
- Kostei Muñao? Ta Olabarrixa ze da?
- Olabarrixa ez, Olabarrixa Osintxukua.
- Ba, nik Kostei Muskitxuarra pentsatzen neban.
- Ez. Ez. Harek lehen-lehen… Oin izengo zuan igual zera, baiña lehen-lehen Muñao.
- Muñao, […] liburuetan ta agertzen da ta Muñao.
- Torria ze esan dozue?
- Mekolalde torria, hiru bizitzakua.
- Bai, hori nun?
- Hori Mekolalden.
- Muñaokua! Agarre be bai, Agarre mekolaldia be bai.
- Baitta?
- Bai.
- Mekola azpikua hemen [zerik].
- Mekola azpikua…
- Ta Mekola azpikuak be…
- Mekolaldekua edo Osintxukua edo…
- … entierruak Bergaraa horrek be.
- Bai, baiña horrek Mekolalde dittuk.
- Mekolalde, hiru basarri, Mekolalde ta bai, Mekolalde. Ta batzuk auzo batekuak ta bestiek bestekuak… puskat rarua dok, e?
- Baiña San Blasak Muñaok sekula ez jok hartu Mekola azpikua [Muñaorako zerik].
- San Blasetan Muñao…?
- San Blas jaixak, eztok? Eta hori…
- Muñaoko jaixak San Blasak dittuk. San Blas daok ermittia.
- Muñao, apuntau dot.
- Bai, Muiñondo edo zela [dauka]…
- Ta hori, Mekola azpikua sekula ez dok sartu.
- Agarre bai, Agarre beti.
- Bai, puskat rarua dok, e…
- Horrek dian bittartian, momentutik…
- Orduan, Mekolalde beak auzo bezela ez dau esistitzen?
- Ez. Mekolalde [ez ei zuan] lehen izen be! Mekolalde…
- Mekolalde… basarrixa!
- Mekolalde ze da basarri baten izena?
- Hiru basarri.
- Mekolalde izena. Baiña hau, hau taberniau be zenbat urte dok ondio in zabela? Gure [aittak] eta be ezautzen juen.
- Arandotarrak ein [eben]!
- Bai, ba. Hau ez zuan lehen esistitzen Mekolalde.
- Esistidu, esistidu…
- Mekolalde, ba, izen bat ipinitta, Parisen moduan.
- Mekolalde izen bat ipinitta ez! Basarrixan izena ipini Mekolaldeko estaziñua ein zanian. Estaziñuak hemen emon juan Mekolalden puskat zeozer. Estaziñua zuan hau bastante inportantia.
- Baiña Mekolalde lehenaotikua izengo zuan!
- Mekolalde basarrixa!
- Mekola torria, Mekola azpikua…
- Horretxek bakarrik, aurretik ez jeuan besterik. Gero, ba, horren […] Mekolalde.
- Hau esaten juan gure…
- Gurera kartak makiña bat etortzen dittuk Bitxurtu ta Osintxu ipini biharrien, Mekolalde […]. Zeittik […]…
- … gure tia Mekolalden fabrikan zabillenien, Mekolaldeko [??] zubixa, [Lesarri boluko] zubixa…
- Hau zubixa ez jeuan, e?
- Eta hemen zerian lantxak pasatzen zittuen bestekaldera. Eta harek ein juen hemen lantxan… Batenbaten eguna izen ta kafia hartu juek hemen ta bat, mutil bat, atzetik geratu. Ta lantxiori… ba, ordua ei zuan juateko Mekolaldea lanea ta abisau […] salto eitten jotsak bestiak atzeratxuaotik lantxa gaiñera ta bli-blau ta blaust!
- Baiña Mekolaldeko fabrikia ein zanian zubixa ez jeuan einda?
- Ez, ez.
- Gero ein zuan?
- Gero ein zuan.
- Zubixak ze izen dauka?
- [Plazentzia(ra)ko??] zubixa guk behintzat eta beste askok be…
- Beste bat jaok hor [??] zubixa, haura dok hor… Lesarri bolukua.
- Haura zaharra. Lesarri boluan jak zubixa, haura dok lehengo zubixa.
- Ze izen dauka?
- Lesarri boluko zubixa.
- Lesarri boluako zubixa.
- Lesarri bolu?
- Haura aiuntamentuak zela daukan arreglau barik…
- Haura, gaiñera, zera dok, romauena edo hortaikua da, e? Inportantia…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia