Zarautz (Gipuzkoa)

Hirigunea eta inguruak nolakoak ziren

Hirigunea eta inguruak nolakoak ziren <p>Kuadrilla inguruko lagunek osatzen zuten. Zein zen hirigunea. Inguruan baratzeak eta soroak zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kuadrilla inguruko lagunek osatzen zuten. Zein zen hirigunea. Inguruan baratzeak eta soroak zeuden.

Transkripzioa

- Ta zure kuadrilla, kuadrilla, nungo kuadrilla zan, auzokua kuadrilla? Kale igualeko...
- Bai, gehienak itxe aurreko, urre samarrekuak izaten zian kuadrillakuak.
- (E) Eske herriya paso nibeletikan honea zan, e.
- Bai, beste herriik ez zan.
- (E) Geo Azken Portu, eta geo dana baatzak, baatzak eta kale baserriyak.
- Behin, Azken Portu, [...] pasa ezkeo, zea, bi o hiru itxe bakarrik zian hor. Taberna Azken Portukua, Otzarretaneko itxia, ta Azken Portuko taberna, han bukatzen... Horrei deitzen ziyoen Azken Portu, Azken Portu. Ta geo handik aurrea fubol kanpuak, Aritzbatalde, ta beste dana sorua ta baatza, hamen ez zeon. Herriya zan trenbiretik honea, hau zan herriya. [...] Ta orduan launak izaten zian danak ingurukuak, etxen aurrian bizi zianak, goian bizi zianak, eskolan hasitakuak, danak. Gutxi giñan ta! Herriya txikiya zan, ta jende gutxi.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia