Bergara (Gipuzkoa)

Osintxuko toponimia Iraban eta Muskiritsu inguruan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-231-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxuko toponimia Iraban eta Muskiritsu inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aanbeltz sail haundixa dok.
- Beste hori esan dozuna zer zan? Ittu…?
- Iruitta.
- Iruitta?
- Iruita. Baiña han be egongo da… han herri-sailla edo… zeozer beherauan ez jeukan izenik edo ezer?
- Ez jakixat nik ze…
- Iruitta hori nundik nora dao?
- Iruitta dok…
- Galartzatik…
- Olaldeko txabolatik gorao.
- Iruitta nun daon badakik, ez?
- Olaldeko txabolatik gorao. Zuen etxe aurrian dauan, zuen etxe aurrian aurrea beittu ezkero.
- Ta hori ze da zati dezentia?
- Iruitta? Bai. Iruitta esaten jakona, ba, behia ta goixa ta zera, ba, Iruitta, garo-saillak eta, hor daonik basorik onentsuena, Anbeltz kendu ezkero Anbeltzen azpiko […].
- Bai, hori zati dezentia dok.
- Iruitta.
- Bai, bai, hori sail dezentia dok. Ba, batzuk garo-saillak… lehen zelaixak iñok be ez gendun piñua sartuta ta… otadixak eta…
- Iruitta. Aranbeltz sartu juau, eztok?
- Bai, lehen sartu juau.
- Ta horretxen parera etorten dittuk Aranbeltz ta hori.
- Oin… Horraiño allegau gaittuk geldi-geldi lagatzia onena.
- Aranbeltz. Aranbeltzen parera etorri bihar doula!
- Bai, ba. Oin Olan ekin ta gora ekitzia hobe. Guk onena berriz. […] Mekoletan ekin ta hori erreka-zuluoi gora…
- […].
- Ta hor Laudats aldian ez dao beste ezer?
- Bai, oin… Ez, hori dok ya gaiña hartu dok eta oin hasiko gaittuk Mekoletan hasi goraiñok. Mekoletako zulotik berriz horri gaiñorri emongo jotsau. E? Ta gero geratzen dok Ola ta Laudats alde batera geratzen dittuk gero. Oin Txikirri ondotik Mekoletara hurrengua. Hor errekia [… aurrera], erreka-zulo bat. Han erreka-zulotik hona Azkortara hartuko juau. Azkortatik horra erreka-zulora. E? Hasi behe-behian ta hor gora ia aber zela ipini.
- Bueno, hor Soraluce inguruko errekia…
- Bai, hantxe hasitta. Hango errekia.
- Ola onduen behetik gora […] errekia dok hori. Ta handik errekatik Azkortako etxia jotera.
- Ze erreka da hori?
- Errekalde…
- […] ez jaukak izenik erreka horrek!
- Beti Errekalde edo ze esaten dotse horri?
- Ba, Errekaldia hori. […]
- Ba, Irabango errekia ipiniik eta… Ze esango deuat, ba? Irabango errekia. Auzoko errekia, ostian izenik ez jaukak horrek eta. Auzoko errekia ipini, horrekin indda jaok, Irabango errekia. Hoixe dok, Irabango errekia izan be ta.
- Ta ze terreno esan dozue diela Errekalde edo?
- […] .
- Hortik gora…
- Behetik hasiko gaittuk.
- Hortik gora…
- Hamen ez jakixat zela dan Mekoletako barrena… Ba! [… ipini…].
- Sagastixa edo ipiniko jotsau.
- Zera ipiniko jotsau! Estrata-aldia ipini.
- Egon, egon, baiña saillian, e! Nundik nora [jun…].
- Mekoleta barrenian?
- Ez! Mekoleta barrenian soruak dittuk lehelengo. Dittuk… bi bizitzakuak dittuk, eztok? Ta bixak inguruan jauzkek terrenuak, izen igualak jauzkek. Bixek igual jauzkek, baiña bixenak ipiniko dittuu. Ipiniik lehelengo zera: Estrata-alde.
- Hori nun geldittuko litzeke?
- Hori, ba, Mekoletako etxaburuan.
- […] behetik gora […].
- Mekoletako […tik] Azkortara bittartian.
- Ta ze da, sail dezentia?
- Ez, ez dittuk sail… soruak dittuk horrek. Lehen esan […] oin zelai dare […]. Txikixak dittuk horrek. Makurzulo.
- Hori aurrera segixaz.
- Estrata-alde hau dok ta Makurzulo hau dok. Hementxe pare-parian jarek.
- Errekian alde batera bixak?
- Bai.
- Bai. Azkorta aldera beti. Azkorta aldera. Hori alde hori in bihar juau, bestaldera ez gaittuk pasauko, Azkorta aldian. Hik segi hortik gora…
- […] ta behera darenak, Mekoletatik behera darenak honek Soraluce ta daren leku honek, horrek ez dauke beste […rik]?
- Horrek Beheko lauak beti esan izan dotsau horri ta gero Soraluce formau zuan hor ta…
- … Mekoletako terrenuak…
- Beheko lauak?
- Gero oin nora juango nok oin, zerera?
- Hor segi poliki-poliki.
- Noraiño allegau haiz?
- […] Azkortako…
- Makurzulo.
- … soro barreneraiño allegau haiz, eztok?
- Etxe ondoraiño.
- Ba, gero harek…
- Zera, pusketa txikixak dittuk zeak...
- Baiña izenak batzuk esan.
- … Estrata-aldia ta zera… edo zea… [Zabaldua] ta zera etxeko Etxazpixa.
- Bati Zabaldua ta bestiari Etxazpixa.
- Baiña txikixak dittuk terrenuak, e!
- Bai, baiña pusketa…
- […].
- Zabaldua zein izango litzeke?
- Zabaldua dok [...] begira jarri ta hauxe. Ta bestia dok [... Etxazpixa] hauxe.
- Hori ze da Azkorta azpixan?
- Bai, etxeko etxazpixan bat, bestia…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia