Ikaskide bihurri baten abenturak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Aginagalde
- Data: 1990(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: BER-230/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
Eta Silbestre bat bazonan, ene! Silbestre, laster urtengo jonan. Harek atian urten orduko Silbestre bajoianan, aire! Edo keixia edo melokotoia edo sagarra edo zeoze baldin bajaonan, hartara, keixa arbolara ixotzen zonan, bueno! Besteik ez haren modukoik. Segittuan zonan keixa puntan. “Silbestre, neretako be ekarri, e!, neri be bai, e!” Ekarriko jittunan, eskuok, poltsikuok, kolkuok, dana beteta. Eta gero maistria zaittu bihar izeten giñunan eta, “Silbestre, badator, badator!” , diar baten. Eta maistriak jaukanan gorra, bueno, haundixa. Bestela Sustraitzatik be entzungo jittunen gure diarrak. Etorten zonan. Batzutan maistria igual bittartian sartu bera baiño lehenao. Eta gero maistria juten zonan gora, goixan jeukanen habitaziñuak, eskilleretan gora trastiak lagatzera edo errekauok, eta bestiak jaukanen giltza-zulo bat, atian jeukanen giltza-zulo bat gure bentania baiño haundixaua, eta handik begira jartzen zonan hola, eta maistria gora juten zanian, ra!, sartu ta ekarten joskunan ba eskola danandako, keixia baldin bazan, okana baldin bazan. Gure Beitzibarko tio Asentzionak eta keixak eta. Baiña zelako keixak! Puf! Adarrak eta! Haura? Bueno!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!