Bergara (Gipuzkoa)

Eskolako andereñoa eta haren alaba

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Kristobalgo eskolan ibili zen. Andereñoa nola moldatzen zen bere alabarekin enkarguak egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gu San Kristobalen ibili giñustanan eskolan, eta maistria zonan Tomasa, gaiñera, edadetua zonan, ama-alabak bizi zittunan, alabia, badakin, Pilar, nere madrinia; alabia ibiltzen zonan etxeik etxe, josten. Da bera bakarrik egoten zonan ama, klaro, alabia juten zonan basarrira eta han eitten jonan jatorduok eta zerak eta ama bakarrik. Gero Angiozartik bajatzen zonan korreua, Iruingua, oin be bizikon haura andra haura, kaballuakin eta karro batekin-da. Eta Angiozarko kartok eta ostientzeko errekauok harek ekarten jittunan Angiozarrerako. Eta gure maistriak be errekaun bat eukanian urtetzen jotsanan, bajakiñan gutxi gorabehera ze ordutan bajatzen zan, urtetzen jotsanan, emuten jotsanan errekauoi, eta gero atzera behetik goruzkuen diar eitten jonan: “Tomasaaa!”, “Han, korreua”, ta banoia. Juten zan, eta, klaro, hartzen jonan errekauoi, baiña gero barriketan egoten zonan puxkan baten, segiduan ez zonan etorten. Zeoze senittarteko etxakiñat ez zien harek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia