Bergara (Gipuzkoa)

Zer jantzi eramaten zituzten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Oregi Arregi, Mercedes

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-228-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dotore ibiltzen ziren. Amak josten zien arropa. Izeba eta beste ezagun bat inude ibiltzen ziren Bilbon, eta oso dotoreak ziren biak. Inudeen janzkera deskribatzen du. Inudeek bidalitako arropa nola aprobetxatzen zuten azaltzen du. Arropak luzitu egiten zituzten gainera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, zuek dotore ibiltzen ziñaten ez?
- Dotore?
- Hola entzun dot.
- Bai, gure amak ahalegiña eitten zeban gu dotore ibiltzen. Berak josten zoskun erropa guztiak. Oin be esaten doskue e? dotore ibiltzen giñala. Gu dotoriak giñala esaten doskue. Bai, erropak, gure aman aizta bat egon zan iñude. Eta harek bialtzen zotsen…
- Nun egon zan?
- Bilbon. Zeuzken bikixak. Horrek Bilboko horrek, e? Eta juan zien iñude bi: bat gure tia, eta beste basarriko andra bat. Eta zien oso altak eta oso emakume dotoriak zien bixak, e? Eta ibiltzen zian iñude jantzitta. Lehen iñudiak ibiltzen zien holako paiñolutxo bat hola zerian, belarrittako haundixekin, amantala zurixa, eta jantzixak edo zeuzkan dotore. Eta zelan zien bikixak, bi ibiltzen zien. Eta esaten zaben, gure amak esaten zeban, esaten zebala asko, atenziño haundixa emoten zebela Bilbon bi iñude horrek, bi emakume horrek. Oso dotoriak zien. Eta gero gure tiana,ba haundi endda edo… ez dakit, gaztetan edo hil ein zan. Ta gero bestia ez. Baiña hari be bialtzen zotsen erropak, eta gure tiei be bai, bixei. Eta gure tiak, ba amak zeuzkan … Gero be bai, e? Iñudetzatikan etorri ta gero be, bialtzen, segitzen zeben erropa bialtzen. Haren erropak. Eta gure lengusiña horrek, ba, erropak asko eukitzen zittuen; eta gure amak ekartzen zittuan gure tiak gure amai erropak arreglatzeko. Ta gure amak arreglatzen zotsan berandako. Beran alabiandako, ezta? Gure lengusiñiendako, gaztenandako, e? Gaztenandako. Eta gero harek, txikiegi eitten jakonian, neretako. Eta nei txiki eitten jatenien, beste horren, Maria Pilarren, horrendako. Beste Maria Pilarrendako. Beste nere aiztiandako. Eta bueno, baiña erropak onak, oso erropa onak. Gero beste teladunak, oso onak. Gure amak ba beti arreglau eitten zittuan, ta ondo. Ta beste horrek basarriko horrek, etortzen zien bezela janzten zittuen, eta bueno, harek, harek ez zeben bape hola… baiña guk, itxuria, ba luzidu eitten… ez dakit, ni ez naiz akordatzen asko, baiña esaten dabe, esaten zaben, oso dotore jositta ta ondo erabiltzen giñuzela guk erropak.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia