Bergara (Gipuzkoa)

Irratia entzuteko tirabirak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Oregi Arregi, Mercedes

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-228-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Irratia gustura entzuten zuten. Etxeko bakoitzak zer programa zuen gustukoen azaltzen du. Zer tirabira izaten zituzten programak aukeratzeko garaian. Kantuak asko gustatzen zitzaizkien. Kantupaperak denak erosten zituzten. Anai-arreba guztiek abesten zuten gustura, baita dantzatu ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta telebisiñua? Beranduao ekarriko ziñuen?
- Telebisiñua? Berandu. Oso oso berandu, ekarri. Gero radiua ekarri giñuan e? Geuk be e? Eta radiua entzuten, ba bai, gustatzen jakun. Ta guri gustatzen jakun ba kantuak eta hola. Gure aittai gustatzen jakon telediaixuak eta hola, notiziak. Eta beti hasarre ibiltzen giñan, hasarre ibiltzen giñan, notizien orduen ixilik ixiltzeko, bueno […], “ixilik egon zaittezte, puskatian sikiera!”. Ta beti hola jarduten zan gure aittek jarduten zeban. Guri, berriz, haura ez jakun interesatzen, notiziak eta hola, horrek kontu horrek ba ez. Bai ba, bakizu, gerrako kontua edo bata edo beste,guri ez zoskun inporta izaten holako kontu horrek. Gu, ba, bestela. Kantuak eta bai. Kantu asko ikasten giñuan. Kantu asko. Etorten zien kitarria joten ta hola, itsuek eta hola kitarria joten eta, guk kantupapelak (saldu eitten zittuen) danak erosi. Kantu-papel danak erosi, eta beti etxian kantuan, beti kantuan. Beti etxian, beti, asko kantatzen gustatzen jakun asko kantatzia. Anai-arreba danoi e? Danoi. Gu lanian etxian taillarrian igual lanian eta bueno, kantatzen giñuan asko. Eta gaiñea duo ta dana eitten giñuan e? Bai, oso kantarixak giñan, ta dantzarixak be bai. Gu hortan, hortan e… bastante, gustatzen jakun asko.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia