Ardoa sendagai. Balaz zauritua
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-226-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Mari Gabilondo
- Data: 1996(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: BER-226/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Ardoa, ardo ona, ta hauraxe, eztarrixa gogortuta hillebetian ez da barriketia e?
- Ta ardua eraten ziñuan hori sendatzeko?
- Berba eitten e ahua ebalten najuan, baiña ez zan entzuten ezebe. Ba, gero halakon baten, pasau oskun, beratzi hillebetian etxera etorteke egon nitzuan. Beste baten balia sartu jatan hamen. Oinddio markia hamen jaukat ezagun.
- Hankan? Nola ba?
- Hamentxe. Holaxe. Errebotian jo paretia, ta hamen sartu. Ta zana ebagi, ta hankia holaxe, beratzi hillebete inguruan egon niñuan hau hola ein ezin, e? “No podía. No.” A! holaxe!
- Zuzen? Ezin ziñuan okertu ala?
- Zana ebagitta. Horrek ez dia gizurrak e? Horrek pasautakuak dare.
- Hori nun Jakan edo gerran, edo nun zan hori?
- Jakan zuan hori.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!