Bergara (Gipuzkoa)

Luis "barberua"

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-225-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Luis "barberua" Arrudiagan bizi zen baina artekalean, Marianonekoaren ondoan zuen bizartegia. Txikito asko hartzen zituela kontatzen du Pastorak, behin bati bizar erdia moztu, tabernara joan eta ez zen gehiago bueltatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero beste bat zauan, Luis, Luis Barberua. Haura be haura be Arruriagan bizi zan, baiña Artekalian zeukan Marianoneko onduan barberixia. Haura be beti egoten zan txikituekin ondo. Egun baten, Anita Bilbaok esaten zeban, beran aitta juan zan bizarra kentzera, eta erdixa in zotsan, ta esan zotsan “bueno, itxoin pixkatian e?”. Juan zan tabernara, ta gehixau ez zan agertu. Erdixa bizarra kenduta, ta bestia kendu barik. Ni harekin akordatzen naiz, gero igual joaten zan antxintxiketan kalian “iupaaa! Iupaaa!” eta puzkarra bota “iupa!” ta “iupa!” ta puzkarra bota “iupa!”. Bueno, haren andrak, orduan haren andrak zelako miserixak pasatzen zittuen e? Zeaittik ez zauan, ez zauan dirurik eta gero gaiñera holako bat tokatzen bajatzun, ba ederki.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia