Bergara (Gipuzkoa)

La Peñako meategietan errekadista

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-225-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osaba 14 urterekin Bilbora joan zen mandatari lanetara. Meategiak zeuden La Peñan eta handik astoarekin edo mandoarekin Bilboko zazpi kaleetako denda batera joaten zen jenero bila. Meategietako lehenengo greba izan zenean, Guardia Zibilek bertatik irteten ziren beharginak zelan hiltzen zituzten ikusi zuen bere osabak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, berriz, hamalau urtekin edo bialdu zeben Bilbora rekadista bezela mineruekin. Minak zeren La Peñan. Eta bera, beran lana zan astua, ba astua edo mandua, ez dakit ze zan, eta han Peñatik Bilboko Zazpi Kaletako denda batera juaten zan jeneruan billa. Han bialtzen zotsen, bueno, “zuk ekarrizu hau ta hau”, listia pentsatzen dot emongo zotsela. Eta han emakume bat beti esaten ei otsan “etorri hona, etorri”, eta emoten zotsala ardau goxo kopatxo bat. Horrekin asko akordatzen zan. Eta bueno, han egon zan. Eta gero harek kontatzen zeban, lenengo huelgiak irten zebanian, han minetan, ba La Peñan, bera han zeuala, ta ikusi zebala “guardia de asalto” edo guarda zibillak, ez dakit ze zien, mineruak huelgan zerelako irten ahalan, danak hiltzen zittuela. Eta hori esaten zeban.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia