Bergara (Gipuzkoa)

Santa Engraziako ermita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santa Engraziako ermitan ez zen mezarik ematen eta bertako egunean ere ez zen ezer berezirik egiten. Sineskera zaharra, garatxoak kentzen zituela. Jende asko joaten zen bertara garatxoa sendatuko zitzaien ustearekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ermittia esan dozu, Santa Engracia. Mezarik-eta eitten zan?
-Ez, ez, holako zer bat zan, santutxua zan.
-Bertako jai egunian edo?
-Ez, ez. Ez zeukan, hori ez zan zelebratzen. Zaukan..., jentiak botatzen zeban dirua eta kredua errezau ta, garitxuendako, garitxuak kentzen ziela. Han erriela bota, eta eztakit zenbat errezau, hiru aittaguria errezau eta garitxuak zera eitteko, garitxuak desaparezitzeko.
-Zeri esaten dotsazu garitxuak?
Emaztea: “Verruga”.
-Orduan ohitturia edo siniskeria hori zan?
-Bai, holaxe zan...
Emaztea: “Supersticiones”.
-Erriala bota, errezau eta trote. Zaukan halako zer bat, zepillua barruan, eta han eskua sartzeko lekua zeuan eta zepilluandako zera ta. Eta santia, Santa Engrazia, oiñ hori Santamaiñan dao, nubaitten, eztakitt nun baiña Santamaiñan dao, ganbaran ala nun. Santa Engracia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia