San Lorentzo auzoa eta bertako bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-197-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1935ean jaiotakoa da Zubieta kalean (Mugertzako aldaparen hasieran). Hurrengo etxea San Lorentzokoa zen. Beraiek bizimodua San Lorentzon egiten zuten. Umetan, bi kaleetako mutilen arteko harra-marrak gogoratzen ditu. Futbol talde bi: Madura eta Izarra. San Lorenzo eliza etxe berriak egiteko bota zen. Bertako jaiak oso ezagunak izaten ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: BER-197/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
-Ze urtetan jaixo ziñan?
-Bueno, ni milla bederatzirehun ta hogeta hamabostian jaio nitzan, eta… Zubitta kalia, Zubitta. Bueno, kalia zan Zubieta, baiña guk hemen Bergaran esaten jau Muertza, Muertza. Muertzako aldapian hasieran, e. Bai, kalia izatez Zubitta, baiña… han jaio giñan.
-Eta gero, esan zestazun, baiña, San Lorenzo auzuan edo…
-Klaro, baiña gero Zubitta hori gure etxiekin bukatzen zan ta hurrengo etxia zan San Lorenzo. Muertza gaiñeko beste etxe danak zien San Lorenzo. Eta, klaro, gure bizimodua itten giñuan guk San Lorentzon, auzo horretan, bai.
-Eta zelan gogoratzen dozu, ez dakit, Zubitta kalia?
-Bueno, adibidez, denpora haretan, batez be mutikuak Zubittakuak San Lorentzokuen kontra eukitzen zittuen bere zerak, e!
- A bai, e?
- Bai, bai, rifi-rafiak, bai, bai. Eta…
-Nesken artian…?
-Nesken artian ez, ez, ez dot gogoratzen. Baiña mutillak bai. Eta… futbol taldiak be San Lorentzokuak batzuk, Madura eukitzen zeben izena, eta bestiak, Zubittakuak, Izarra, beste ekipo bat. Eta hori bai, oso nabarmen izeten zan kale batekin bestera.
-Eta ze zian bi kale horrek bakarrik ala beste kale…?
-A bueno, beste kale batzutan be bai, baiña nere ume denporan ni gogoratzen naiz horrekin. Klaro, gero beste auzo batzuk San Antonio ta Altos Hornos ta horrek be bai.
-Euren artian [be egongo zian pikiak]?
-Eren artian, bai, bai egongo zien, baiña guk geuk hori bizi izaten giñuan.
-Eta kalia gero zelakua zan? Gogoratzen dozu pixkat ba eztakit, dendarik bazeuan?
-Bueno, ba, Zubitta edo Zubieta kalea zan e… hasi hemen Infernuko tabernian kontratik, hori sarrera hori daonetik, eta ba irteerara. Eta bukatzen zan, ba, gure etxian. Ta gure etxia zan ya aldapia hasitta Muertzarako lehenengo etxia. Eta, klaro, ez dakit zergatik zeuan bestia San Lorentzo eta guria Zubitta. Beharbada beste bi etxe horrek, bixen bittartian, edo hiru, ingo zittuen gero, eta klaro… Ez dakitt. Hor hori nik hola ezautu dot, hola ezautu dot.
-Eta zeoze zekan espeziala kale horrek?
-Kale horrek ? Ba, nik ez dakitt… Bai, auzo moduan zeukan elizatxo bat, San Lorentzo elizia. E? Bota zan oin urte ba… bastante urte dala, ta hor in zittuen etxe berrixak eta orduan e… eliza hori e… etxe batek… bueno, etxiak itteko bota zan eta etxe horreitako baten azpixan dao ermittia oin. E? Etxe berrixen baju batzutan ipiñi zan ermitita. Baiña lehen elizatxo bat zeuan. Eta, bueno, ba, horko jaixak-eta nahiko… ezaunak izeten zien.
-Eta zuk, orduan, ezautu zenduan eliza hori.
-Baaaai, bai, bai. Ezautu? bai, bai. Nik ez dakitt zenbat urte izengo dan eliza hori bota zala. Aber, hogeta… berrogei bat urte, holakon bat izengo da.
-Ez da hainbeste denpora.
-Ez da. Bai, berrogei bat urte gutxi gorabehera esango nuke nik.
-Bai, bai, bai.
-Bai.
Egilea(k): Maitane Mundumendiaraz Arana (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!