Bergara (Gipuzkoa)

Gerra garaian milizianoak baserrietan

Gerra garaian milizianoak baserrietan <p>Gerra garaian milizianoak inguruko baserrietan egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian milizianoak inguruko baserrietan egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen, gerra sasoian, frentia inguruan egon zan.
- Bai.
- Inguruan ikusi zenduen zeuek...
- Bai, milizianuak. Hortxe, atzerao dao Olakorta, basarri bat, ta han be bai. Ta hor goixan, basarri biren erdittik behera etorriko ziñan? Azurtza. Han be bai milizianuak egon zian. Ta hor Gaztandolan be bai.
- Bertan basarrixan?
- Bai.
- Ta Olakortako basarrikuak be kenduta egon zian, hementxe egon zian Olakortako basarrikuak.
- Oseake, basarrixa hustu...
- Basarrixa hustu ta kuartel moduan milizianuak euki eben haura. Ta gero han handiko mendixan egon zian beste aldia, reketietakuak. Sasi-baltzen, bai.
- Eta, orduan, entzuten zenduezen, ba, ez dakit, [amenazuak] eta tiruak eta...
- Bai, bai, entzungo ez genduzen, ba! Bergaran jaurtittako kañonazuan zaratia hemendik Eibar aldera pasatzen zan. Zaratia klaru entzuten zan kañonazuana.
- Umetan horrek inpresiñua ein bihar dau, ez?
- Ez, umetan ez da bildurrik eukitzen. Inpresiñorik ez, ez.
- Edo ya ohittu ein ziñazien edo...
- Hoixe, ba! Milizianuak euazela, horra gora be fan giñan gu, aitta ta bixok, garo ebatera. Ta goiz guztia jardun genduan garo-ebaten. Ta eguardixan aitta zanak esan eban: "Bueno, etxerako sasoia juau ta hau garuau pillau ein bihar juau". Hasi giñan garua batzen ta tiroka ekin otsen handikaldetik, ta piñadixa euan albuan, sartu han piñadira ta fuera, etxera.
- Ba, peligrosua izango zan orduan mendittik ibiltzia, ez?
- Bai, ba. Aittari akordau jakon etxera fan bihar genduala garua [garua...] hasi ta tiroka ekin otsenian. Baiña guk zer zanik be ez. Ez genduan guk bildurrik eukitzen. Ez giñuezen jo behin be ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia