Emakumearen bizimodua baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-180-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserri askotan ur korronterik ez zegoen eta iturritik ekarri behar izaten zen ura. Emakumeen lana baserrian zein izaten zen. Gizonezkoek ez zuten askorik laguntzen umeekin.
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: BER-180/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
-Ura leku askotan ez zaukazun etxian, ekarri in bihar ziñuan. Guk hor kanpotik hona ekartia bezela nere jaixotetxian zati baten egon zan; gero ez. Nik hala ezautu nun. Ta haura haraiño ur haura ekarri zeben, bestela beste erreka batetik hartu bihako zeben, baiña noizbaitten. Haura hara ekarri emen zeben, ta harek agure zahar harek esaten emen zuen andrak alpertu eitten ziela ta barrura edo hara ezetz.
-Haren andren zera, e!
-Dana holakotxia zan eta. Geu be terkotu eitten gara edade batea ezkero. Geuk ataatako haura hauxe da ona.
-Lehengo basarrixa andrentzat txarra izen be zan, e. Bueno, oingua be bai, baiña oin diperentia da, baiña lehenguan aldian oin ona, e.
-Gizonezkuak laguntzen zetsen andreri?
-Andrak etxeko lanak danak in bihar izeten zittuen, ta erak kanpuan lagundu biher.
-Umiekin eta egoten zien gizonezkuak?
-Ez! Aittitte ta amama gauza ez zienak. Umezaintzia harei.
-Harei umiak hola pixkat zaintzia izaten zan, baiña...
-Umien aitta?
-Ez-ez-ez! Umiak ekarri bakarrik!
-Bai , ta lana zeiñek?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!