Gaztainak etxerako eta kalean saltzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 04a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: BER-174/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta esaten dozu gero zakutan sartu…
- Zakutan sartu eta etxera ekarri.
- Eta etxera. Eta saltzeko be izaten zian, ez?
- Bai saltzeko izeten zian. Gurian, bueno, salduko zan hamen be baiña hor, hor [beheko etxian] ta asko saltzen eben gaztaiñia. Asko, e!
- Eta ze… hemen Bergaran edo…?
- Bai, Bergaran. Erostailliak egongo zian orduan be, almazenistak egongo zian. Ta harek alia garbixa ta ona erosten eben, e! Bai. Gure amamak esaten eban Elgetatik be etorten ei zien andrak, ba, basarrittarrak laga gaztaiñia nahikua batutakuan, ba, laga. Beste lan batzuk ein bihar, garixak edo ta… Elgetatik andrak etorten zian azkenengo hondarrak batzera. Bai, hartu ta zakukada bat bizkarrian eruan ezkero, ba, edarto!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!