Bergara (Gipuzkoa)

Baserriko bizimoduaren aldaketa alor ezberdinetan

Baserriko bizimoduaren aldaketa alor ezberdinetan Bizimodua asko aldatu da. Lana, dirua, ohiturak, jakituria... Guztia aldatu da. Ingurua ere asko aldatu da. Zelaiak, soroak, basoak... Nolakoak ziren. Basoko animaliak. Gaztaina-zuhaitzen gaitza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bizimodua asko aldatu da. Lana, dirua, ohiturak, jakituria... Guztia aldatu da. Ingurua ere asko aldatu da. Zelaiak, soroak, basoak... Nolakoak ziren. Basoko animaliak. Gaztaina-zuhaitzen gaitza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bizimodua asko aldatu da hemen inguruan?
- Bai, bai, bai, asko aldatu da. Asko, asko.
- Zetan igartzen dozu zuk aldatu dala?
- Bai. Zetan? Ba, bizimoduan. Danian! Lana, dirua, jakiturixia… dana aldatu da! Kostunbre danak!
- Bai, e?
- Bai!
- Zelakua zan sasoi baten hau inguruau?
- Hau, ba… Hau, ba, oin baiño… ba, edarraua, klaro. Solotan [eukitzen] zan artua alde batian, garixa bestian, arbixa… Ganauak danian, txori asko… Oin ez dao, txoririk be ez dao.
- Oseake, ugarixa zan, ez? Hemen…
- Bai, ugarixa, ugarixa.
- Eta basua-ta zelakua zan?
- Basuak, ba, oin dana piñua daon moduan, zian, ba, paguak, haitzak… Nik gaztaiñia gutxi ezautu naben ya ordurako igartu ein zian ta.
- Ze etorri jakuen, gaitzen bat edo…?
- Bai, gaitza etorri jakuen, ta oinddio badauka. Oin be sortzen dia landarak eta urte batzuk pasautakuan, “dak!”, atzera igartu eitten dia. Gero besten bat etorten da atzera; txorixak hazixa zabaltzen dabe, harek gaztaiñak eta.
- Eta zegaittik, ba? Noiz etorri jakuen…?
- Hori? Hori etorri jakuen, ba, oin… ixa ehun urte etorriko [jakuen] gaitza gaztaiñei. Ta danak ihartu zian, e! Gipuzkuan ta Bizkeixan fuera!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia