Bergara (Gipuzkoa)

Ehizaren beherakada

Ehizaren beherakada <p>Eperretan egitea ez da erraza. Azken aldian goraka doan ehiza mota; "caza sembrada". Hegaztien beherakadaren zergatia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-160-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eperretan egitea ez da erraza. Azken aldian goraka doan ehiza mota; "caza sembrada". Hegaztien beherakadaren zergatia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña oin ya puxkat gabiz eperreta "un poco cómoda". Oin "caza sembrada" dago asko, ipiñi, botatzen dittue /botatzeittue/ hor eper batzuk, bota mendixan, esan: "bueno, hi, botaik dozena bat", segun zenbat lagun juten gan-edo, ta. Dozena bat edo bi bota eta aber, hortxe jarek, hortxe maldan bota jittuau. Eta txakurrakin kazan ein. Zegatik hori azkenian hoixe bakarrik geratuko da gaiñera Españan. Ez Euskadin, e, Españan, Euskadin eztago eperrik. Españan hoixe pasauko da. Euskadin bai oinddio badie herri batzuk, Riojan be bai banakan batzuk eta Araban be bai, baiña banakia. Eperra gastau ein da. Eta eperretan ehizan eittia nahi dabenak ez dau beste erremeixoik eukiko "caza sembrada, caza controlada". Kontrolautakua. Noberak esan: "Bueno hi, botaik sei edo botaik hamar edo botaik hogei. Eta haretxekin puxkat dibertidu, zegatik bestela hemen kazia eitteko kotua pagau ta jun bai, estafas absolutas hamarretik beratzi.
- Bai?
- Bai. Jun da ezebe ez dao, ezebe ez dao. Nik dauzkat lagunak jun da, ze in dok? eta ezebez, eta zer?, ta bat. Bat hartzera hara joan haiz? Seirehun kilometro eittuk hortako? Ba! Holaxe jarri da, holaxe jarri da, holaxe jarri da zegatik hori ez dau ehiztarixak akabau, hori gehixen-gehixen-gehixen ein dabena izan da fertilizantiak. Hor dare batzuk "elementos quelateaos" eta esaten dana, horrek die bonba atomikak, horrek etaratzen dittue ez lurretik baizik aretatik be etaratzen dabe kosetxia. Aretatik be bai, e. Hortxe dago Landetan, Landetan areia dao, haura dana areia da. Horrek etaratzen dittue Landetan hamahiru tonelada hektareako artuak. Eta hemen, bueno, zazpi tonelada etaratzia be zan una burrada. Baiña hori beste hori elemento horrek bota ezkero, fertilizante horrek, horrek etaratzen dabe baiña horrek, bola txiki-txiki-txiki batzuk die, oso mikrokospikuak, zegatik horrek balio dau, kelatuak berak balio dau "fortunón". Kilo bat kelatokin igual eingo dabe bi milla kilo zera, fertilizantiak. Oso karua da hori. Baiña hori da dinamita. Hori porejenplo, sarrittan komentau izan dou agostuan galeperretara joanda: "Bai, eperra ikusten dok aurten, ikusten dok eperra". Bai, eperra ikusi bai, baiña juten za kazara oktubrian eperretara; eperrik ez, eperrik ez, eta ze pasau dok? Ba, txitak, txitak eta; hari lurrai buelta emoten jakonian botatzeittuen bolatxuak ti-ti-ti, eta danak hankaz gora. Horrek eta hurrengo horrek jateittuen belak be hankaz gora, eta aizerixak jaten badau haura be hankaz gora. Horrendako da txarra. Beste batzuk: "La caza hay que regular, porque la caza es la que..." No, no, la caza no ha matao ni ha hecho perder la caza. Gu ume-umetatik zenbat urtian ibilli ga bai oillagorretan eta bai eperretan, da eperra sekula ez zan gastatzen. Eperra beti egon da. Eperran ondorian ibilitta harek eztittu ehun eper botako. Oin, ojeuan bota ezkero bai. Han ipiñi hemezortzi lagun bultzaka ta zu jarritta ta, dinbi ta danba. Hola bai. Baiña ehizan dabillenak ez dau ehizarik galdu. Keba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia