Arrasate (Gipuzkoa)

Alanbrezko kaiolak eskuz eginak

Alanbrezko kaiolak eskuz eginak <p>Patxik berak egiten zituen alanbrez kaiolak. Harrapatutako txoriak kaiolan kanarioarekin jartzen zituen umeak ateratzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxik berak egiten zituen alanbrez kaiolak. Harrapatutako txoriak kaiolan kanarioarekin jartzen zituen umeak ateratzeko.

Transkripzioa

-Nik euki nittuen, igual hirurogei bat euki nittuen baten, e! Zeaittik neuken, bueno, kaixolak neuk eitten nittuan hau alanbre kuadrikulau hau hartu, honeik alanbre kuadrikulauek saltzen dienak zerien, ferreterixatan-ta. Hartu ta haretxekin ein kaixola dotore gaiñera ein, holan ta ein departamentuek euren zerakin, hau, zela da? Parrillakin ta hola eta ein nittuen ta ba lau hor ta beste bi neuken balkoien beste aldien ta sei. Oseake, lau kanarixa zerakin, kanarixuekin ta beste bi mistuekin neuken. Ba mistue bat kardantxillua, elegante bat, Bedoñan harrapaukua. Udabarrixen hartu eta astebete barru kanarixiekin taka ein dau honek. Ta bakitzu zela? Kanarixie nik kanarixua arra eukitten nauen kanarixakin ez, beste leku baten ta harek ez eban entzuten. Arra kantuen ta ibiltten zan. Baña kanarixak euezan ondora eruten nauenien, ekitzen zan han zeluen kantetan eta kanarixue entzuten auenien kantetan zera kanarixie, emie, jarten zan zerien, zeluen eta zela kardantxilluekin euen joan da segittuen. Bai, neuken baiña kardantxillo bat baiña holan,pelikulakua, e! Demasa, edarra!
-Bedoñarra?
-Bedoñarra, bai. Ta harekin atara nittun zerak, umiek. Ta gaiña zortzi. Bi kamada. Zortzi e! Lau ta lau ta danak hazi.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia