Arrasate (Gipuzkoa)

Txorien kantu ezberdinak

Txorien kantu ezberdinak <p>Txoriei ematen zizkien jatekoak. Gasteizko txapelketa batera txoriak eraman eta irabazi zuenekoa. Kardantxilo eta Larra-txorien kantuen inguruko aipamena eta "mistua".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txoriei ematen zizkien jatekoak. Gasteizko txapelketa batera txoriak eraman eta irabazi zuenekoa. Kardantxilo eta Larra-txorien kantuen inguruko aipamena eta "mistua".

Transkripzioa

-Nik ez dakit arrak zenbat urte eingo euen, erdixek inguru bai behintzet. Eta hareik gero jaten dabe, emuten notsen, bueno, normalki arrautza gorringue egosi ta ha izeten zan jan jan hori, normalki hazi arte. Baiña gero eitten notsen arrautza gorringuekin batera nahasketan notsen piper hautsa. Ta piper hautsek gorrittu eitten zittuan. Ta mistuak eurak be, baiña zelako mistuek atara nittun. Ta lagunek esan eusten: “Hi, Gasteizera juan biher juau /bijuau/ holako egunetan konkursue jak” eta bestie ta eruen gittuen Gasteizera ta lelengo premixua. Laukotien. Oseake, lau eruan eta lelengo premixua atara. Ta holakotxiek gintzen.
-Mistuak zer izeten dira, gehixau Kanarixo estilokuak edo gehixau Kardantxillo.
-Ez, Kardantxilluan estilokuek asko be gehixau. Bai.
-Kolore aldetik eta?
-Kolore aldetik eta bai, bai. Askoz be gehixau, bai.
-Ta kantuan zer eitxen dabe?
-Kantua? Ba kantue, klaro zuk eukitten bozu kanarixon bat ba segittuen Kanarixuana, baiña komeni izeten da mistuei zera erakustia, hau Kardantxillo kantua. Hori da baloretan dauena eurak, kardantxillo kantua. Ta orduan Kardantxilluen aldien euki ta Kanarixue beste leku baten, Kanarixue han ez deixela euki, entzun. Bestela segittuen ikesten dau ba!
-Ta polittaua da…
-Kardantxilluen zera, baña askoz be fuertiaue joten dau gaiñera ta berak. Bai, kantetan askoz be inddertsuaue da.
-Eta Larre-txorixana?
-Larra-txorixana elegantie, urten eusten kolorez ta zerak. Ta ha be dotor, baiña harek kanarixuena ikesi euen ta kantetan euen.
-Orduan, kantua ikasten daue beti entzuten dabenana.
-Bai, entzuten dabenana, bai entzuten dabena gehixo.
-Gehixen bat zer eduki dozuz, Kardantxilluak, honek Larra-txorixak, Kanarixuak?
-Eta horretxek mistuok. Ta gero ba, horreik euko nittuen nik ba ez dait iguel zortzi bat urte inguru baten edo eukiko nittuen etxien. Ta gero ba kanpora ta joan biher izeten gauenien ba problematxue izeten zan. Joe, hareik zainketako ta baten bat biher ta bestie ta ia familixie be hazten ta kanpora gerua ta gehixau urtetan gauen ta. Ta beste aldetik andriek egun baten planteau eusten. Klaro hango alpistie ta karajuekin ba betik zikiñe. Ta hori ni beti garbiketan ibiltten nitzela, beti gaiñien. Ta andriek esaten eban: “Bueno gizon, ointxe, ointxe zerbait pentsau biher dogu /biu/. Edo zeu edo txorixek hemendik kalera”. Ta neure artien: •Bueno bueno, andriekin geraketia hoba izango da txorixekin geraketie baiño!”, ta holaxen itxi nauen. Txorixon emon nittuan. Batai ta bestiai ta. Ta saldu be bai. Mistue ta ondo saldu nittuen gaiñera batzuk. Ta holaxen.
-Eta afiziñua orduan txikitxatik.
-Txiki-txikitatik. Bai, ikusten edo zainketan txorixek-eta. Eta gero zozuei ta bidegarruei ta honek be asko jarraiketan notsen. Bidegarrue be euki nauen zerien, etxien. Bidegarrue hartu afixan ta norberak hazi eta edarto kantetan eban.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia