Bergara (Gipuzkoa)

Ehiza kontuak

Ehiza kontuak Ehizaren / ehiztariaren izatea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-160-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ehizaren / ehiztariaren izatea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori da eskopetia, eskopetia hori da.
- Orduan zuretako ze da kazan eittia?
- Kazan eittia da behin hiru bat eper edo, nahi bozu ipini lau, lau bat eper botatakuan, zortzirak badie edo bederatziak badie hartu eta automobillera, hamarretakua ein eta etxera. Zegatik berrogei bota arte hantxe ibili eta hurrengo astian fan da "ez, etxak eperrik" "A, ez?" Klaro, danak akabau ezkero zela eongo dittuk ba? Ez, eperretia ta ehiza dana puxkat zainddu ein biha da, zainddu ein biha da. Ni neu be lehenau nitzan gaztetan matador, e. Bueno!, hoixe matador. Orduan gaztia ta ta dinbi tta danba. Baitta eulixei be tiratu; gu, gaiñera, tirua edozer gauzai. Eta oin, berriz, ia urte asko da, daroiat nik. Es más, usotan eittia be etxat gustazen neuri. Etxat gustatzen usotan eittia zegatik hori ez dot konsideratzen kazia.
- Ze ba?
- Ta ointxe ni nagon moduan jarritta egon, hamarretakua ein ta tragua ein ta, jan ta eran ta "paloma!", hori esandakuan hartu eskopetia ta pin-pon!, tirua ein. Hori da "fusilamiento", hori da "fusilar". Francok eitten zebana ixa akabau arte, fusilau harrapautako danak. Hori be hoixe da. Ehiza da, txakurrakin nahi bada edo txakur barik nahi bada, mendira joan, mendixan ibilladixa ein, bi ordukua, laukua, seikua edo hamarrekua, zeuk ahal dozuna. Ibili mendixan-ta, txakurrakin-ta asko polittaua, gaiñera. Haura arrastua dala ta, ze eitten daben-ta, ze ez daben eitten-ta. Ene, han bajoiak eta, han jak, arrastua jaukak eta, haren ondorian. Txakurra ondorian joan eta haura geratzen danian da, joño, orduantxe harro, "ba, hemen jak ba". Piezia, oillagorra bazan oillagorra zan, eperra bazan eperra zan, ta. Pau!, tirua ta. Bueno. Hori da kazia. Baiña ibilixaz mendixan. Ez jarri tta egon ta, halako tripazar haundi batekin, beste bi litroko botia albuan-ta, tiki-taka. Hori ez da kazia. Hori da "tiro al blanco". Ta hortarako haizezko karabinak be fabrikatzeittue Eibarren, eta hola papelak be badare blankokuak, eta haretxei pi-pi-pi tiro batzuk ein eta "ya vale, ya está". Aprobatzia nahi bozu ze tiradore klase zan. Tiratu harekin. Baiña han datorren hegaztixai ez. Hari, haura, e... Oin, usua porrejenplo ba diferentia izango litzake; hor Extremaduran-ta geratu eitten dau usua. Usua da migratoria, eitten dau pasa ta kontrapasa gero. Eta, porejenplo, eingo balitz kazan hara joan, hor be badare bat "El Alamín", koto bat, haura zaintzen dabe eren zinbelekin-ta. Nere anaiak, bi anai hara juten zien. Pagau pagau biha zana eta joan hara ta"ze bota dozue?" ta "Gaur ehun ta berrogeta hamar bota juau" "Abai, e? Zela ba" ta. Jarri hementxe holaxe, nik esan dotena ta, han beste hiru (...) zinbelakin ta harek ekartzen; harek ekarri tta, arbolan geratutakua igual. Pu! hari. Tiratik blankora, gizona, haizezko karabiniakin. Baiña diferentia izango litzake porrejenplo hori beroi "El Alamín" izengo balitz "cazar en mano" esaten dana. Usotia. Usua be tiro gaitza da izan, oso rapidua da haura. Baiña hortako biha da taka-taka joan da arbolatik, han urten dok, eta hari tiratu edo diferentia da ez e, plo! plo, hemen datorrenai tiratzia. Oso diferentia. Ehiza da ehiza eta bestia da ezebez. Bestia da txanpon batzuk gastau eta nahi dana ein.
- Esan dozu bata dauala erakartzen edo.
- Bai, zinbelakin.
- Ze da hori?
- Usuak, usuak. Hori eitteko gaiñera lehen astakerixia eitten zeben, orratzakin itxutu eitten zeben usuak, eta usuak ipintzen zittuen hola zinbel bat plataforma baten lotuta, eta plataformiai eitten zotsen soka batekin, han porejenplo usuak hegaran zetozela, pla!, hola eitten zotsen eta honek eitten zeban jausteko moduan, ez zeban ba ikusten-ta, pa-papa!, papapa!, eta hori eitten zebanian, beste usuak, ene!, hor jak eta. Puuu!, hara joaten zien-ta, hari orduan, po!, tirua. Hori da kaza subterranea.
- Orduan zuretako badare kategorixak-edo.
- Bai, bai. Nik mutikotan esan dotena lehen, nik neuk be eulixei be tiratzen notsan lehen. Eta usotara be juten nitzan, usotara be juten nitzan. Jarri hola puestuan-ta, usozain hantxe ta tiro ta. Baiña hori ez da kazia. Nik ixa ehun urte dauzkat baiña izango die berrogeta hamar bat urte edo hamaika bat urte edo usotara juten ez naizela. Ehizara bai, eperretara ta bai. Eperretara ta galeperretara be bai, eta oillagorretara. Gogua galanta baiña hemen, e, honek hankak (...) makalduta die oillagorretara juteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia