Umetan neskame egondakoa; orduko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-156-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umea zela neskame joan zen; orduan egiten zituen lanak zeintzuk ziren azaltzen du. Arropak nola garbitzen zituen. Erreka etxe ondoan zuten; errota. Ezagutu zituen plantxak nolakoak ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: BER-156/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Orduan, pixkat danetik ikasi zenduan, ez? Ikasi ein bihar…
- Bai, horixe! Ikasi ein bihar! Ta han ez [zaon] orduan hola brillua etaratzeko gauzaik, e? Ta badakizu zelan danian brillua? Hartu bai zepillua eskuakin ta belauniko jarri, haintxe, haintxe, hankiakin kantsauta, eskuakin.
- Hori ze izaten zan, brillua etaratzeko egurrari?
- Brillua. Ta argizarixa emoten jakon.
- Eta belauniko?
- Belauniko. Orduan ez [jekanaun] holako katxarrorik… Harek dirudunak zittunan, baiña ez jaukanan holako gauzarik.
- Eta etxia garbitzeko ta erropak garbitzeko ta zer eitten zenduen?
- Zer?
- Baiña beste kriada bat be bazaon, ezta?
- Bai! Ni fan nitzanian haura fuera bialdu ta nik danak eitteko lanak. Erropak garbitzeko badakizu zer?
- Labaduria, labadora, baiña ez labadora katxarro hori ta, e? Zela zan?
- Labaderua.
- Labaderua holakotxe harrixakin. Beste erropa mordo bat zera… izenak be ahaztu bihar jatanaz! Zerak, barreñoiak modukuak baiña beste izen bat zeuken harek. Han ipini beratzen jaboiakin-ta eta jarri han erremangauta ta “venga con la mano, venga allí”, hari “así, así, así y así”, […], e?.
- Bai, bai, bai. Gogorra, orduan, ez?
- Ta gero albergan, aldemenian haura, ta han astindu. Bihurtu ta esei.
- Eta hori ze izaten zan, etxian kanpokaldian itten zenduen?
- Kanpuan, kanpuan, […].
- Eta ura, ur hotza?
- Ur hotza.
- Errekaren bat zeuan bertan ala…?
- Errekia be bertan. Bai.
- Errekako ura aprobetxatzen zan?
- Holaxe moduan. Ez, bestela zeuken harek hartuta ura, errotia zan ta ura asko bihar [zeben]. Presia [zaon] ta presatik.
- Eta, orduan, erropak halan garbitzen zenduezen?
- Halaxe garbitzen zian.
- Eta ze jaboi edo ze edo…?
- Ba, [takua]. Ta holako gauzak eitteko lanera, e! Eta plantxia ein bihar zanian, almohada-azalak lehen zinttekin egoten zien. Ez dakit ezautu dozun…
- Bai, ikusitta bai…
- Ba, harek be [rizau-rizau] einda plantxatzen… bihar nittuan nik. Eta erropa […] eta zer ez.
- Eta plantxia?
- Plantxia plantxiakin.
- Baiña elektrikua […txapakua]?
- Txapan, txapan berotutakuakin.
- Ze eitten zan, txapan berotu ta…?
- Plantxau.
- Ta gero barruan eukitzen zeban, batzuk izeten zien iketza edo zera sartzen jakuela…
- Tximinixa ta guzti.
- Eukitzen zeben plantxak?
- Bai. Baiña haura be, ba, fff!
- Orduan, etxeko jiria hori, ez? Erropak garbittu ta…?
- Erropak garbittu ta koziñia be zeoze bai ta benga lana ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!