Bergara (Gipuzkoa)

Ogia egiten ikasi zuen; ogi klaseak

Ogia egiten ikasi zuen; ogi klaseak Ogia egiten ikasi zuen. Hasiera batean ogiaren masa eskuz egiten zen; gerora makina ekarri zuten. Ogia egiteko behar zirenak: ura, hazgarria, irina. Ogi klaseak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-156-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ogia egiten ikasi zuen. Hasiera batean ogiaren masa eskuz egiten zen; gerora makina ekarri zuten. Ogia egiteko behar zirenak: ura, hazgarria, irina. Ogi klaseak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ogixa ze… eurak erakutsi zetsuen ogixa eitten?
- Eitten? Harek egunero ein bihar izeten zeben gau ta egun ogixa! Panaderixan hola ein bihar da, e!
- Eta zuk ze eitten zenduan?
- Ba, nik, han, horixe: pisau eta horrek borobildu, ta bestiei emon. Harek [ipintzen zaben], ba, ze tamaiñu ta ze klase.
- Eta pisau ze eitten ziñuan, iriña?
- Pisuekin. Masia indda, e! Hauraxe ekarri zeben gero. Dana eskuan eitten zan, e! Baiña gero ekarri zeben masia eitteko trastioi. Gero makiñiorrekin eitten zan ta orduan hartu ta pisau ta…
- Eta lehlengotik ze eitten zenduen makiña barik masia?
- Aurretik bai, aurretik eskuakin!
- Eta ze… bihar gogorra zan?
- Gogorra? Horixe gogorra!
- Zenbat denpora bihar izaten zan makiñan eitteko?
- Uuu! Denporak be ez dakit, porke asko ein bihar izaten zan ta. Denporak…
- Eta zelan, zelan da? Ogixa eitteko ze bihar izaten da?
- Ura eta zera, altzatzekua, lebaduria. Iriña bota lebaduria dana han urtuta, uretan dana masia ein ta gero beinga! Horixe don ogixa eittia, besterik ez dauka.
- Eta hazgarrixa zelan lortzen… zelan […] zan?
- Hazkarrixak etortzen zien paketetxuan. Oin zela esango dotsut, ba, horrek saldiandakuok etortzen dia, ba?
- Mantekillia moduan…
- Mantekillian-ta moduko kuadrautxuak etortzen zien. Kaja osuek hartzen zien, egunero bihar zan ta.
- Eta erabiltzen zan aurretik eindako ogiren baten masia…?
- Gordeta? Horrek basarrixan eitten zien, e? Han ez, han beti horrekin eitten zan.
- Harek ya, orduan, modernuauak zian, ez?
- Modernuauak ez, hori danak panaderuak ingo zeben.
- […]
- Geuk be horixe itten giñuan ta. Basarrixan hamen eitten giñuanian be geuk be hara juan ta ekarri. Horixe itten giñuan geuk be. Baiña etxian be lagatzen zan…
- Ta ze… ogi desberdiñak zeren, ogi-klase diferentiak ala…?
- Han ez, han dana… antzerakuak eitten zittuen beti: zopakua ta holako… ta bolluak be eitten zittuen, baiña beste, beste klaserik ez.
- Ta zopakua ze ogi zan?
- Zopakua… ez dozu ikusi sekula?
- [Pipia] modukua, baiña [horrek], ez dakizu…
- […]. Haura be ogixan masiakin. Baiña hola ein ta gero ebaitzen zeben ta gero, ba, “ra!” eskuakin zabaldu ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia