Lehenengo autoa nork ekarritakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BER-152/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
- Lehelengo automobilla haretxek ekarri ei zeban.
- Bai, e?
- Bai, hantxe zauan [atian] garajia.
- Zuek eskolan zebiztenian bai, e?
- Bai, garajia...
- Baiña egurrakin ibiltzekua ei zuan lehelengua.
- Ez dakit. Guk... illunetan zauan garajian ta ez giñuan ikusten zerian, baiña hantxe euan.
- Ze urte ingurutan?
- Ba, horrek sigluan lehelengotan, edozein modutan be. Lehenguan azkenetan edo hurrengo novecientosan lehelengotan izengo zan, asike... Ekarri ei zeban baporia. Baporia... Zeran moduan, sua ein. Gero gasogenuakin ibili zien antzera. Ba, hoixe.
- Ta baporiakin bai, e?
- Bai, bai. Autua sua eindda ibiltzen zebala lehelengo [...].
- Gero be hola egon zien gasolinarik egon ez zanien. Nik ezautu [...] kamioiak eta...
- Bai, bai, gasogenua. Gasogenua. Baiña...
- Bai, hori ya gerra-ostian, ez?
- Gero arrankatzeko akordatzen naiz zela gaizki ibiltzen giñan [gasoliñakin] arrankau eta gero gasakin, sartu gasa ta ibiltzen zienak. Baiña gasa pobriaua zan.
- Eta, orduan, automobillak be gitxi, berak eta...
- Ba, Bergaran lehelengua berak eta gero hurrengo ez dakit, ba, zein izengo zan. Monzon be...
- Ez.
- Konde zaharrak?
- Conde de Vallek.
- Conde de Vallek?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!