Lekeitio (Bizkaia)

Bizikleta luxua zen

Bizikleta luxua zen <p>Bizikleta bakarra zuten neba-arreba guztientzako. Bizikleta zutelako aberatsak zirela uste omen zuten, oso bizikleta gutxi baitzeuden Lekeition. Aitak erabiltzen zuen beharrerako. Neba-arrebetan nagusiena zenez, berak erabiltzen zuen gehien. Alokairuzko bizikletak ere bazeuden herrian. Lehenengo kotxea don Karlos Solanok ekarri zuela gogoratzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizikleta bakarra zuten neba-arreba guztientzako. Bizikleta zutelako aberatsak zirela uste omen zuten, oso bizikleta gutxi baitzeuden Lekeition. Aitak erabiltzen zuen beharrerako. Neba-arrebetan nagusiena zenez, berak erabiltzen zuen gehien. Alokairuzko bizikletak ere bazeuden herrian. Lehenengo kotxea don Karlos Solanok ekarri zuela gogoratzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek bixikletarik euki zenduen umetan?
- Guk bixikletia euki genduan bat danontzako eta guk gero bixikleta bat, pentsaten gendun bueno, aberatsao garila, bixikleta bateaz eta gu domeketan juten, bueno, juten giñian Ondarrura juten giñin, eta ni zaharro nintzalez hartzen neban bixikletia, eta Koldok: “Zeuk eruten dozu beti bixikletia”. Ta aitxak erabiltxen eban ba biharrerako eta bixikleta bat ekarri eben, pentsa eben, bueno bixikletia orduan zan gauza bat zenbat bixikleta eon zirin Lekitxon? Aberatsenak.
- Alkillerreko bixikletak eon zien?
- Bai, eoten zan alkillerreko bixikletak eoten zian, honek han eoten zan Ramon. Ramon Arrindan aitxak eukitxen eban, zelaku izango da? Eruten eban eta zenbat ba? errial bat edo ez dait /eztai/ euken. Ta […] mariñeruk-eta hartzen eben bixikletia ta eitten eben […] jo eta bertan itzi ta […]
- Gero holan zuen inguruen nork ekarri eban lehenengo motorra edo lehenengo kotxie-edo?
- Lehenengo kotxia don Karlos Solanok, euren kotxia, Jose Mari Solanon aitxak.
- Alaba: kotxia! Eleantia ixango zan! Txofer ta guzti!
- Eta zer zan bera ba? Txoferra-edo?
- Hori zan “oriundo de vienen de” goitxik datozenak.
- Betiko famili aberatsa.
- Betiko famili, […] de Ayarza hortik datoz, […] de Ayarza…

Egilea(k): Oihane Petralanda (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia