Arropak zelakoak; lixiba
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: BER-152/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Ur gutxikuak. Itturrixa urrin! Hamendik, ba, seirehun metro inguru tubo ipini giñuzen ekartzeko. Eta haraiño jun bihar. Ta han zan, pietarrixa esaten jako, erropia joteko harrixa. Eta albergia, askia. Askatzuko... Askatzura bidian dao hori. Ta han zan.
- Lixibia-ta bertan eitten zenduen?
- Lixibia-ta ein bihar zanian, ba, haraxe. Etxian, ura ekarri hamendik, ahal dan moduan, egosi. Hor. Lixibia lehen barrika haundi bat eitten zan, barrika bat ipintzen zan. Harri bat hartarako aproposa, esaten [zako], lixibarrixa esaten jakon. Hola, harri borobil bat, bere txorrotxua, harrixak formia etarata. Eta, gero, lixiba-askia. Hortxe zan. Lixiba-askia, [bueno], askatxo bat, ta hara jausten zan goittik botatzen jakon ura, ur berua, erropiai. Klaro, eitten zan hamabostian edo, ez dakit hillian eitten zan erropia garbitzia ta. Orduko izerak-eta, ehunezko izerak-eta gogorrak! Buu! Harek... Eta zikiña biguntzeko, eitten jakon barrikan ipini, tolostau, eta ur berua. Baiña, hartarako, goixan ipintzen jakon haustropua esaten jakon. Haustropua. Da izera zahartutakua edo maiztutakua, e? Ba, gutxien balio dabena ipintzen jakon goenian, eta botatzen zan ura hara. Eta han egoten zan sutako hautsa. Sutako hautsa egoten zan, ta botatzen jakon ura goittik, ur berua, eta sutako hautsan zerak erropiai, ba, zikiña harrotu eingo zotsan. Klaro! Bai, sutako hautsa. Holaxe ibiltzen zan. Hagaittik esaten da batenbat betik izeten dala etxian haustropua; danen lan zaharrak ein biher dittuena! Haustropua. Guk hala esaten gontsan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!