Bergara (Gipuzkoa)

Karegintzaren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-101-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobiari sua nola ematen zitzaion. Hasiera batean lasto-azao batekin ematen zitzaion sua egurrari. Gauetan 2-3 lagun egoten ziren karobia zaintzen. Su indartsua behar izaten zen etengabe. Harriaren kolorearen arabera, karea erreta zegoen edo ez jakiten zuten.

Transkripzioa

- E… ze erabiltzen zan sua itteko? Sua zelan emoten jakon? Brasia itten ziñuen edo…?
-Brasia, brasia ya sartzen [zan]. Lasto [azao] bat edo lasto… lasto moltzo bat edo erun, [lasta azao] bat edo zeoze, sutu ta abarrak sartzen hasi, eta samur itten zan sua! Sua samur itten zan gero.
-Bai?
-Ta gero, segidu, segidu, segidu ein, gau ta egun; kontinuo, ez zeuen lorik eitteik. Han euenak argi egon bihar eban. […] erretzen zan ondo.
-Oseake, labara egurra bota ta gero lastuakin emuten jatzuen?
-Ez, hasieria lastuakin bizten dan momentua, e. Lasto azao bat eruen eta bizten dan momentua.
- Zer eruan esan dozu?
-Lasto azao bat. Zuek baserrixan garirik ez dozue ezautu zuek!
-Ez, nik ez.
-Ez, zuek be ez, ezta? Lasto… lasto fardo bat, lasto pakete bat eruaten zan. Ta gero harekin sua in ta biztu ta hari abarrak emun ta… samur itten zan, e. Aiena!
-Eta gero, eta gero, zenbat pertsona esan dozu egoten ziñiela?
-Ba, bi-hiru lagun kontinuamente e; egunez bebai, baiña egunez gutxiau bebai. Baiña gabatan bi-hiru lagun tertulixia eiñaz han egoten giñan, e. Sakonekua be bai, Abeletxekua be etorten[zan], ta guria be bai eta beheko etxekua be etorten jakun; asike, bueno…
-Ta zenbat egunetan?
- Hiru egun, hiru egun ta hiru gau zien, e. Konparaziñorako, gaur goizian ixotzen bazan, ba hirugarren egun gaberako ya akabatzen zan; asike, holaxe… baiña ondo. Ta kare mordua ein ta kare ona eitten da han, bueno! Kare bat eitten zan… izugarrixa, e!
-Sua ze izaten zan ahalik eta haundixena beti, ala…?
-Bai, inddartsu-inddartsu kontinuo egon bihar da han, e. Kontinuo eon bihar eban sua e, bape emendau barik, kontinuo egon bihar zan, e.
-Ta indartsua, ezta?
- Inddartsu, bai, [… ], inddartsu egon bihar zan sua bera.
-Ta hori, harri pillua, orduan, gorri-gorri egongo zan, ezta?
-Bai, bai gorri-gorri; goixen, gaiñien, gorri-gorri ikusten zan, e, sua han pasatzen zanian gorri-gorri ikusten zan. Ta gero azkenian, esan dotena, muskerran kolore horixa geratzen zan. “Ointxe erre da ba, ein da ba!”, ezaun izeten eban, lagartuan koloria eukitzen eban.
-Karia erre, esaten dozu, ezta?
-Bai, karia erre, bai.
-Egosi ez?
-Ez, ez, karia erre, karia erre; iketzak egosi. Iketzak egosi ta karia erre eitten da.

Egilea(k): Uxue Murgiondo Diaz (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia