Bergara (Gipuzkoa)

Txondorra egiteko prestaketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-095-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikazkintza. Garoa orbela baino hobea da txondorra tapatzeko; orbelak sua ateratzen du; garoak ez, motelagoa da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta…
- Orbela baiño garua da hobe. Garua beti latzaua da ta garua hobe. Tapatzeko be, zerakin, idurixakin tapatzeko be da hobia garua. [Orbelian], ipintteko era… paliakin be ez jako bota bihar izaten, zestuakin bota bihar izaten jako. Holako zesto txiki bat hartu bete-bete ta […] zapaldu-zapaldu-zapaldu, hartu ta gora. Garua […] ta gero zapaldu, eskuakin ondo zapaldu danian. Guk hortara eitten giñuan ta orbela da txarra. Gero be bai, freskatzeko denporan be oso txarra. Egosittakuan orbela han dao, haura be egositta eitten da bestien moduan, egurra bezela, baiña sua etaratzen dau asko. Garuak ez, garua motela da. Garuak… hillaua geratzen da. Ta gero freskatzeko denporan be egosten danien, dana egosten danien, hautsa bajatzerakuen be oso txarra da haura. Garua oso libre etorten da behera zerakin, idurixakin batera —idurixa egoten da, ba [birin-biriña] dana suen egoten da haura, gori-gorixa.
- Zelan egoten da, [birin-birin]?
- Ez zan egoten ha dana su zera… gorixa., gori-gori-gori eindda, [zeindda gorriña gorixa] bezela. Haura orbelakin batera oso txarra da, dana sua sartzen da… ekartzen dau goittik behera eta ez da libratzen, gaiñera, orbela garuan moduan. Garua bai, garua ondo. Ta puntatik [baldin badao] holako zati bat, “da!” kendu zera, hori idurixori, erreta daon hori goriori beheko barrenera ta puskat harrotu zera, bera, iketza, aldiko tramo bat. Ta haura einddakuan, harrotu ta zertutakuan, hartu behetik eta idurixa botatzen jakon berai gora atzera. Hoztuta egoten da puskat. Bota ta gero […] bat ein, “ra-ra-ra”, leundu. Freskau, handik freskatzen da haura. Buelta guztian horixe ein bihar jako poliki-poliki-poliki. Gu hiru laun ibiltzen giñan: batak bajatzen otsan idurixa behera, harrotu be bai ta bestiak gero gora bota. Atzian oienak, hirugarrenak, hustu […] “ra!” igurtzi, leun-leun-leun [ipini dana] ta freskau. Handik freskatzen da haura.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia