Bergara (Gipuzkoa)

Ardiei ematen zitzaien izena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Arkaztia", ardi gazteari esaten zaio, urtebete duenari. Jaioberriei, bildotsa. Ahari zikiratua, buzkantzak egiteko hobea. Bildotsa egiteko dagoen ardia, aharituta dagoela esaten da. Bildotsik ez duen ardiari, antzua. Artaldearen aurrean doan ardiaren inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, baiña arkazte edo...
- Arkaztia? Bai.
- Baitta?
- Arkaztia, ardixena da hori. Arkaztia da urtekua.
- A! Urte batekua?
- Urte batekua. Arkaztia.
- Gero, jaioberrixeri arkumia esaten jakue?
- Bai. Arkumia edo bildotsa. Hamen bildotsa.
- Arkumia hemen ez da esaten, ez?
- Ez, hamen ez. Hamen bertan ez, hamen bildotsa esaten da. Arkumia esango da, ba, Bergaratik harutz, Zumarragatik harutz arkumia esango da. Baiña hamen ez. Zuenian be bildotsa.
- Bai... Gero, bi urtekuari? Bi urtekuari [primala] esaten jako? Ez, ezta?
- Bi urtekuari... hori ez dot zertzen hori.
- Gero, hiru urtekuari? Ardixa?
- Ardixa.
- Ardixa, ez? Gero, bi urteko adarixari? Adaritxua esaten jako?
- Adaritua?
- Adaritxua edo...
- Bai, adaritua. Batzuk esaten dotse adaritua. Adaritxua ba... Aurretik esaten jako bildots-adarixa. Bildotsa [da] urtebete arte ta gero adaritua. Gero adarixa. Ta urte bikin, artian, ba, bai, balio izeten dau hamar ardindako edo gutxindako, baiña errebañuan ez dau balio. Haren kontura ezin leike laga errebañua urte bateko bildotsetarako.
- Gero, adarixak kapau eitten zien, ezta?
- Bai, kapatzen zien.
- Ta horri zela esaten jakue adari [kapaua]?
- Adari kapaua. Sekula ez dou guk kapau, baiña ha ona izen bihar da adari kapaua. Adari kapaua. Adari kapaua lehen asko.
- Ta hori zeaittik eitten zan, ba?
- Hobia dalako, buzkantzak eitteko hobia dalako eitten zan hori. Ta gero basuan, ba, zuk badaukazu igual, bihar dabe hiru ta bat ez badozu nahi eukitzia edo haren razarik ez dozu nahi, ba, kapau. Ta han ibiliko da ha, harek ez dauka zerik.
- Gero, bildotsa eitteko dauanian zela esaten jako? Ardi betia edo? Ez, hemen ez da esango hori, ezta? Adarittuta?
- Adarittuta. Adaittuta dare. Ardi betia be ondo dao.
- Baiña hemen ardi betia ez da esaten, ezta?
- Ez, ez, sekula ez dot entzun. Adarittuta dare.
- Gero, ume bako ardixari?
- Antzua.
- Gero, errebañuan beti aurrian juaten dan ardixari zeozelan esaten jako? "Gioia" edo "irazko" edo holakorik...?
- Sekula ez dotsau ezer esan, baiña badare e! Beti aurrenengo faten dana beti bat egoten da. Beti-beti baten bat! Ha egunero. Ha egun batian aurrian ta atzian sekula ez da fango e! Beti aurrian fango da. Ta atzenengo faten dana atzenengo!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia