Bergara (Gipuzkoa)

Liho hazia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-070-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko lan guztiak ziren neketsuak. Goruetan nola egiten zuen azaltzen du. "Hariketia eta neketia". Liho hazia etxekoa ereiten zuten. Hazi horrek egosita katarroa sendatzeko hartzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Trangak, horrek kanala holaxe eukiko dau, soltau eitten jakon liñuorri azaloi eta harixa geratu.
-Hori soltauta gero hari, harixa eitteko hari zela deitzen jakon?
-Liñua egoten zan han da, kerrua. Hari soltatzen jakona izaten zan kerruoi edo zeroi.
-Eta azalai zela?
-Hoixe ba, kerrua. Ahaztuta.
(…)
-Trangak esaten jakuen, trangetia. Liñarrixa ta, tranga-harrixa ta. Trangetia, olgetia, neketia. Neketia eta bestia olgetia. Goruetan be eitten giñuan da. Goruan lotuta, ardatzian sartuta.
- (…)
-Goruetia olgetia eta arilketia neketia. -Goruetia olgetia, arilketia neketia Holakuak, eseerak holakotxiak.
-Zer zan, lan astuna?
-Izengo zan, nik eztakit nik. Erosoik baeuan ba ezer? Dana zan neketia. Lan guztia. Laixa, laixia, lurretia. Jesus!, makiña bat bizkarka, muga barrenetik guenera lurra jasotzen, lur-banastia hartu bixkarrian eta.
-Goruetia zer zan, ama? Hola txabillan lana eittia bezelakua?
-Goruan batzen zan, gorua izeten zan egur bat bat.
-Makiltxo bat.
-Bai. Soltau zerakin eta han holako puxika moduko bat behian eindda, han batzen zan kerrua, eta gero gorua eta ardatza, ardatza esaten jakon bihurtutzeko harixoi eitten. (…) Goruetia olgetia ta arilketia neketia ta.
-Goruetan zela eitten zan, bakoitza bere etxian ala bildu eitten ziñaten?
-Bakoitza bere etxian be bai tta gero alkarrengana juntauta be eitten zien, bakoitza bereko goruekin, gerrixan sartu kertena-ta. Goruoi, goru-txapela sartzen jakon.
-Horrek danak Beitzibarren dare.
-Gorutia zanian juntatzen ziñaten baserrin baten?
-Noiz edo noiz alkarrekin juntatzeko zer bat bai, baiña bestela bakoitza bere aldetik goruetia ta. Angiozarren Garrazteixon ehunoi ihoten zan. Harekin kanaerdikua edo kanakua edo zela deitzen jakuen, ehunoi eitten zan.
(…)
-Zu gorutan eindda zare?
-Bai.
-Artilliakin ala liñuan harixakin?
-Liñuakin. Artilliakin ba galtzagiñerako txabillan edo.
-Liñazixa ze eitten ziñuen, apartau eta gorde?
-Katarruandako be liñazixa egosi tta haren ura…
-Etxekua izaten hazixa, etxian hartutako liñuana?
-Jeneralian bai. Ahaztuta be nago ni, urtiak be badia…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia