Bergara (Gipuzkoa)

Arreoa gurdi dotorean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-070-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gurdia ondo apaintzen zuten arreoa eramateko. Izara, alkandora, goru makina eta abar eramaten zituzten emaztegaiak ezkontzera zihoan etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Arriua ze izeten zan?
(…)
-Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare. Honenbeste izarak eta. (…) Arriua botatzen. Honenbeste, hasaura bat eta bi tta; izarak honenbeste ta. Kamixak hainbeste ta, bestia ta. Beste bat soiñian eukiko dau. Ikusi ein bihako jako daukan edo ez. Hurrengo beste batek. Ikusi ein bihako da daukan ala ez. Broman pasau holaxe.
-Beste bat aldian ibilliko dau ta. Horrek izengo zien txistiak.
-Zuk zeuk ekarri ziñuan arriua?
-Arriua edo.
-Lehen antziñan eitten zan moduan burdixakin da.
-Burdixakin makilan goruan ipinitta, kerrua batuta goruan, goenkaldian partikako zerian, goruetako bere ardatza ta zerakin, (…) bestian sartuta ta arriuoi egoten zan. Burdixa berriz irrintzariakin soiñua juaz ipiñi jaboia edo, intxaurran eztakit zer, zeozer irrintzia etaratzekua, riiin!, soiñua arriuakin. Irixen aurrian beste bat eta atzian goruakin eta andria edo zera, goruetako makilliakin gertu. Gorua izeten zan.
-Han bistan joaten bazan, dotoria nahi izango zan?
-Jantzitta ohia edo, jantzittako moduan, eta partikan puntan gorua ta. Aurrekaldian goru-txapelakin eta danakin ipinitta goruoi tta. Burdixoi irrintzia juaz da. Karreterua halaxe jantzitta, dotore jantzitta, bere brusa edo zerakin da, basarrittar edo baiña dotore; orduan tokatzen zan moduan dotore. Oin traje bestelakuakin jentia ibiltten dan moduan, jaiko amantala eta asteko amantala, astegunerako maunezko edo bestelakua eta pallekazko festoiekin eta amantalak erabiltzen giñuzen, jaiko amantalak.
-Harizkuak?
-Telia igual baiña festoiak ipinitta ta.
-Zeuk eindda.
-Etxian eindda be bai tta makiñan be bai tta. Amantalak pallekazkuak, jaiko amantalak eta bestela maunezkuak. Maunezkuak berriz amaatala haundixa izeten zan, holako formarik eta barekua. Amantala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia