Bergara (Gipuzkoa)

Azaoak, ziriak eta liho ura

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Ziri batekin lagunduta lotzen ziren azaoak. Lihoa liho-harrian jotzen zen mazoaz. Liho haziaren ura katarroa sendatzeko erabiltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sorta honi zela esaten jatzuen?
(…)
-Sortia, azaua.
(…)
-Ze eitten zan, lotu?
-Holaxe hartu eskutadatxo bat edo, dozena bat zer edo, buelta emun eta (…) Zirixak be izeten zien alde baten kakutxua eukenak, hartu alde batetik eta buelta.
-Zirixak izeten zien?
-Zirixak, egurrezkuak. Harek buelta emonda emon haura sartzeko eskuakin baiño zerago ta harekin alderdi hartu ta ra!, tiratu ta…
-Zirixorregaz?
-(…)
-Akordatzen za honekin, harri honekin?
-Liñarrixa.
-Hemen ataixan egoten zan.
-Iñor etorrenian be haren gaiñian, beti baten bat haren gaiñian jarritta egoten zan.
Liñarrixa.
(…)
-Eta hor liñarrixan zer eiten jakon ba liñuai?
-Liñua joteko.
-Lan horrekin akordatzen za?
-Asko ez. Liñua ta jartzen zan eta trangak izeten zien, hola kanala daukan egurra, harek trangak eta harekin hartu ta trauska-trauska-trauska kentzen jakuen azala ta.
-Zerekin joten zan, holako mazon batekin edo?
-Mazo batekin (…)
-Liñuak hazixa be bazeukan. Hazixa apartatzen jakon?
-Garixan moduan antzerakua izaten zan liñuana be ta.
-Liñazixa?
-Liñazixa katarruandako eta haren ura ona izeten zan.
-Katarruandako erabiltzen ziñuen?
-Ahaztu ein jat neri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia