Bergara (Gipuzkoa)

Arropak lehortzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Arropak belarraren gainean zabaltzen ziren lehortzeko. Orbanak nola kentzen zituzten. Zorriak ba omen zeuden Juanaren gaztaroan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

(…)
-Erropia nun zabaltzen zan. Oingo moduan esegi eitten zan?
-Esegi eitten zan. Oingo moduko zerik etzan egongo baiña antzera.
(…)
-Kolore zurixa eingo jakon?
-Behintzat ez zan egongo arkakuxuik eta. Zorrixak eta izeten zien, e.
-Lehenao be bai, zuek gaztetxuak ziñatela be izeten zien zorrixak?
-Zorrixak? Hoixe.
-Orduan zaharrak die zorrixak, ezta, antziñakuak.
-Zorrixak eta arkakusuak galdu zien, oiñ eztao.
-Keba, oindiokan bai. Sarri-sarri bialtzen dabe ikastolatik be begiratzeko. Oindio be badia zorrixak baztarretan.
-Lehenao bartzak ille ezkiñetan be danak. Buruko illetan da be. (Umeari) Jesus, jangoikuak bedeinkatu zaittela, potolatxo-potolatxua zare.
-Bizkorra izango da hori, ondo bada.
-Hala izan daixela. Gure begixak eztaixela kalteik egin da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia