Bergara (Gipuzkoa)

Ehuna Garraztegitxon egiten zuten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-070-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ehuna Angiozarren egiten zuten. Gero izarak etxean egiteko. Ehuna kana erdiko edo kanako neurrian egiten zuten. Angiozarko Garraztegitxon egiten zuten ehuna. Juana gaztea zela utzi zioten lihoa ereiteari. Liho putzuak gogoan dituzte familiakoek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan erropia dana harizkua?
-Ez, bueno. Izarak eta be ba etxian einddako zerak eta. Gero ba ehuna. Garraztein be, Garrazteitxon ehuna, harixa eitten eben, eitten zan, eta handik norberak ein izarak eta holakuak. Angiozarren be eitten zan ehunezko izaria, ehuna harek izeten zien.
-Zuek zer eitten ziñuen, harixa eruan hara Angiozarrera? Hara eruan…
-Ez. Eitten zan trangau-edo eta han eitte eben harixa eiñ.
-Ehuna.
-Ehuna eitteko, gero etxian ein bihar bestelakuok. Ahaztu ein jat neri.
-Ehuna eingo eben eta gero izarak eta etxian. Han eingo eben makinan ehuna.
-Bai, Garraztein, Garrazteitxon. Ehungillia. Kanaerdikuak eta. Algaiñian izarok eta.
-Eta ze eitten zan, kanaerdikua ala kanakua?
-Kanaerdikuak eta kanakuak, danak.
-Bixak eitten zien. Izena akordatzen za euliana?
-Ez. Ezautu bai eitten giñuzen; enaiz akordatzen oiñ.
-Zein lekutan?
-Garrazteitxo.
-Partaittin?
-Ez, ez. (Garrazteitxo Partaittiko kamiñuan azpikaldetik.).
-Angiozarren, len mezetara be hara joaten giñan-da, obligaziñua izeten zan, mendittik danok lasto-argixekin eta goizeko seiretako mezetara.
-Liñapotzua bazan ba. Liñua beratzen egongo zan ba.
(…)
-Potzuko goraberarik eztakit.
-Hori galdu zan orduan neskatillia ziñala.
(…)
-Liñapotzua Beitzibarren be egongo zan. Akordatzen za nun zeuan? Han gora junda?
-Gora junda. Liñapotzua ta esaten zien-da. Neri be ahaztuta, Jesus!
-Uztarrixak eitteko egurrak be liñapotzuan sartuta egoten ziena.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia