Bergara (Gipuzkoa)

Trangatzen eta kardatzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-070-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Trangatzen gaineko azala kentzen zitzaion lihoari. Gero kardatu eta jotzeko gertu egoten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu Beitzibarren jaixua za. Hor ezautu ziñuan liñua ereinda?
-Ereindda bai, baiña nik umetako edo gaztetako, eztaukat nik haren aparteko zerik, baiña ereitten zana eta gero jo be bai. Trangak izeten zien.
-Eta zu zenbat urtekin akordatzen za hori zala?
-Eztakit ba nik. (…). Lehentxuao. Zenbat eukiko giñuzen ba artian,e. Horretan-da liñua erein-da eitten bai baiña harek joten eta trangatzen be ibilitta nao ni.
-Trangatzia zuek eitten ziñuen? Emakumiak ala gizakumiak?
-Trangatzia ba haura bittartian sartzen zan eta dra-dra-dra. Kentzen jakon azala gaiñekua eta gero ba barruan harixa edo zera geratzen zan haura trangauta.
-Ze akordu daukazu, lan asko zeukan harek?
-Hoixe lana. Harek zertuta gero be zerian pasatzen zank geratzen jakon zarraparrak kentzeko. Gero beste holako karda zer batzuk izeten zien.
-Kardia.
-Iltzeduna. Eta harek zela zeukan izena?
-Kardia, bai. Kardau eta gero lotuta ipiñi eta gero joteko edo makinan edo. Guk gure denporan, gero makinak izen zien baiña ez. (…) Trillua, haura bata eta bestia igualak die. Lasto iguala, antzekua eta, antzekuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia