Elosu auzoaren banaketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-063-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data:
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: BER-063/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Behin Kortan pasau ezkero azkoittiarra, Aizpurutxo diferentia… Hemen danien, ixa barrixo bakoitzien diferente eitten da.
- Zela… zela dao zatittuta edo zela… zuek zela zatitzen dozue Elosu? Bentatik honutz…
- Bentatik honutz.
- … Nordia esaten jako, ezta, horri?
- Bai, honi Nordia.
- Gero, Elizaldetik…
- Horrek hortxe dauka mugarrixa […].
- Mugarrixak be badazka honek?
- Mugarrixa be badauka horrek, Elizaldien dao mugarrixa.
- A, bai?
- Bai, hortxe dao [mugarri…].
- Ene! Eta Elizaldetik zereaiño izango da, ezta…
- Elizaldetik hartzen da: Bega, Azkoittikua da, eta handik haruzkuek. Aostondo be Azkoittikua da.
- Azkoitti partekua?
- Bai.
- Ta zera-ta… Elizaldetik Amentzela, Elormendi, Lutxurdio ta horrek?
- Amenzela, Elormendi… Horrek danak Bergarakuek.
- Bergarakuak?
- Eta Etxeberri be Bergarakua da.
- Eta Ujaldia zeri, ze zatiri esaten jako?
- Horritxi. Elormendi hiru… hiru [Elormendi…] esaten jate horrei sarrittan: Amenzela, Elormendi Azpikua ta Elormendi Gaiñekua. Horrek egongo dia. Ta, ostian, zera, Elizaldia.
- Elizaldia…
- Bai.
- Elizaldia, bueno, Elizaldia…
- Elizaldian [be, ba]…
- Ixaun eta…
- Sankristaua…
- Sakristaukua, ezta.?
- Abaderik ez dao oin ta…
- Eta Lutxurdio eta Kortabarri nun sartzen dia? Ujaldian horrek´e?
- Ez, horrek Errekaldia esaten jakue horrei.
- Errekaldia. Joe, oseake, makiña bat zati dao, ezta?
- Bai, bai, bai. Hau Nordia.
- Nordia… Ta Nordian be bi zati dare, ezta? Norde Baztarra…
- Bai, hori bai. [Honek] be errekiak erabagitzen dau.
- Errekiak erabagitzen dau…
- […] baillaratxuak darenak…
- Bai. Hau… Elusuko bezelako auzo bat… Bost zati edo, behintzet. Eta gero Azkoitti aldia zer da, dana da Azkoitti aldia?
- Etxosta-mendixa hemendikaldia.
- Etxosta-mendixa noraiño?
- Hemen Kortatik harutz sartzen die hurrengo etxiek.
- Añei hurrengo etxia…
- Añei. Bueno, Añei hemengue da.
- Añei Elusukua?
- Añei Elusukue da. Baiña gero zeretik, goiko kamiñotik sartzen dia harutz, ba, lehenengo egongo da Androndei.
- Androndei…
- Ta Otolak, Etxosta goixen, […] Eizal ta Eizaltxo, Korteta, Goenatxo…
- Horrek danak Etxosta-mendikuak?
- Zeler. Horrek danok sartuko dia Etxosta-mendira. Zelertxo, Goenaga…
- Eta Añei da azkenengo basarrixa Elusuko partekua zerera…?
- Hemengua bai. Bai.
- Eta Azkoitti partia… Zela esaten jako, Azkoitti partia esaten dotsazue horri? Añei, Korta, Bega ta…
- Azkoiti auzua.
- Azkoitti auzua?
- Azkoitti hauzua hori.
- Ta hor sartzen dia: Aitzerra, Bolintxo be sartuko da hor…?
- Baitta. Itxasakorta…
- Itxasakorta.
- Añei.
- Añei.
- Korta.
- Korta ta zera?
- Aitzerra.
- Aitzerra ta Bega izango da, ezta?
- Ta Bega, bai.
- Aostondo be bai hor?
- Ta Aostondo´re hor […].
- Azkoitti auzuan…
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!