Bergara (Gipuzkoa)

Baserritarrek abade, sakristau eta errementariariekin zuten harremana

Baserrietan garia batu eta errementariari bere lanaren ordainean ematen zitzaion. Abadeei ere garia ematen zitzaien konjurua egitearen truke (imilaun bat gari). Sakristauari ere beste horrenbeste.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Segurua-ta zela izaten zan?
- Ba, garixa izeten zan, garixa. Eta errementarixei erueten jakon bi imillan. Imillana hiru kilo edo izeten da, aproximadamente; sei kilo izengo [zian].
- Noizero? Noizero?
- Urtien behin, urtero. Hori urtero asegurua zan.
- Etxe bakoitzak…?
- Bai, etxe bakutxak. Gero atxurrak, basarrikuak, atxurrak zorroztu harek debalde. Segurua. Atxur haunditxua baldin bazan, kobrau; txikixa bazan debalde zorroztu. Holakotxe zerak, […] ezaututakuak baiña…
- Eta zera, abadiei-ta zenbat emoten jakon?
- Abadiei […] imillan bat. Denbora txarra zanian harek konjurua ein bihar eban obligaziñua. Urtero-urtero imillana. Bietia elizan, ba, bai, ba, sepulturak zian ta…
- Sakristania […].
- Sakristania. Hari be imillan bat gari.
- Sakristana…
- Bai, hari be imillan bat gari. Berriz [botiken datu hori], ba, [botikia seguruan].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia