Artaldearen inguruko kontuak; ardi-batzailea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-061-069 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: -1 day, 23:59:34
- Erref: BER-061/069
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Eta ze... ardixan tresneri zela esaten jakue?
- Ardixa, ardixa, ba, maietzian, hortxe, maietzian sei-zazpixan, ba, mendira.
- Mendira ya...
- Mendira jaso.
- Bildotsak kendu ta...
- Bai, bai. Ala!
- Bildotsak okelatarako edo zetarako...? Nora saltzen zan?
- Bai, bai. Holaxe, bildots-batzailliak errebenderei ta bai, orduan be bai errebenderia. Ta ni txikixa nintzala gaiñera kotxeduna etorten ei zan, karroduna, Osintxura. Oseake, martizten atsaldia edo eguen atsaldia edo eta bildotsak daukanak daukana haritxi [eruen]. Eta haretxek pagatzen ebana hartu ta etxera. Hori gero ez. Gero, ya nik ezautu neban, nere aitta pastoria zela zan ta beti Arrate baillian zela egoten zan, harek Eibarren saltzen zittuan ta Eibarrera martxia. Kanbixau ein zan, baiña ni jaixo nintzan inguruan, artian bildots-batzaillia Osintxura. Hemen. Ta beste lekutan be bai halaxe fango zien. Ta karruekin etorten ei zien ta, ba, haretxek pagatzen ebana hartu, ta emoten ebana, ta etxera. Astuak bildotsak ibiltzeko ta bestela bizkarra.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!