Bergara (Gipuzkoa)

Aisialdia baserrian: erromeriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriak. Jantziak.

Transkripzioa

- Ta holaxe. Gero, ba, erromerixia. Erromerixia, oin daon moduan erromerixia. Dana dantzia ta erromerixia ta bueno...! Juergie gastau bai, e! Lehengo gaztiek, ba, ez dakit, ba, nik, zu, umore haundikua zan! Ta gero jantzixa be, ba, izeten zan, ba, abarketak eta galtzak. Negu ta uda! Ez gero, ez kanbixatzeko zerik. Ta udan einddako soiñekua Gabon zaharreko perixakuen be jertsiakin! Pazkuetarako Bergararako einddakua. Gero, ba, horrek gauzak kanbixatzen hasi zienerako, ba, neu ezkondu ta gero. Oin dala... ba, ezkondu ta nik hogeta hamar bat urte... Handixi hasi zan, handixi hasi zan. Zapatillak ta... Pelukerixarik-eta, berriz, ez. Horrek aberatsok iñudie dana.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia