Umetan neskame joan zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: BER-060/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
Esan kriada nun egon ziñan aurretik... Kriara bai oixe, kriara eon nintzan ni Azkortan, Azkortan giñuan aittan arrebia, giñuan Azkorta-Erdikuan, Rikardon da ama, antxe zortzi urterako, atsaldetan eskolara bialtzeko kondiziñuakiñ... Atsaldetan eskolara, eta eskolaik ikasi ziñuañ? Bai, leiru ta eskribiru eitten giñuan, ta kuentak etaratzen be bai; ori lenengo etaratzen dan ori zela da ba? Sumarra. Sumarra bai. Orduan zortzi urtekin kriada jun ziñan Azkortara? Bai-bai. Gero amar urtekin komuniua eiñ, da Galartzara, umezaiñ. Basarrixan eoten zan orduan lana, ura danian urriñ, da ganau zaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz e, ukatzeko laiñ; orduko primer platua gaztaiñia zan; oiñ e, patataik ezan sartu be eitten orduan da, ortuan bi iru zulo idar barrixekin jateko, ta se akabó, dana gaztaiñia. An urtian bost duro irabazten nittuan... Orduan tripa-truk bakarrik etzan... Bai, ta zeoze jaztekua be bai, kamixia ero; orduan eunezko erropia ibiltte zan...
Egilea(k): Jaione Isazelaia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!