Bergara (Gipuzkoa)

San Juan inguruko kontuak; fede kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-037-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Juan bezperan ohitura zen suaren gainetik salto egitea "San Juen, San Juen" abesti laburra kantatuaz. Ohiturak. Lore-sorta bedeinkatu; etxeburuan larrosekin eta garoarekin egindako gurutze bedeinkatua ipini; ur bedeinkatua bota; San Juan eguneko ihintza oinutsik hartu; sei aitagure errezatu. Fede kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen bai sasoia!
- Suan inguruan... Oin eitten da? Oin be eingo dozue zuek...
- Bai, bai. Sua eitten dou ta kantu txiki hori kantau be bai. Ta lora-sortia bedeinkatu be bai eta etxe-buruen kurutziak ipini be bai larrosakin ta garuakin. Ur bedeinkatua bota, San Juanen ihintza hartu oinutsik ortuen zihar bueltan ta sei Aitta-gure errezau.
- Zer esan dozu, San Juanen ihintza?
- Bai, San Juanen ihintza esaten dabe, neuk konfiantza haundixa dakat,...
- Zer da hori?
- Bueno, ba, ihintza da zera, zela esaten da erderaz? "Rocío" esaten dabe erderaz.
- A! San Juan eguneko ihintza.
- San Juan egun goizeko ihintza. Hori da!
- Eta beti egoten da?
- Bueno...
- Ta suertatzen ez danien?
- Ba, jeneralien. Jeneralien. Klaro, eurixa baldin bada, ez da ihintza, eurixan bustixa da, eta hego-haixia baldin badabil, ba, ihintza ez da egoten. Baiña ostiantzian, ba, ihintza jeneralian gabian, ba.... Izotz denporia be ez da ta ihintza.
- Eta ihintza, ze esan dozu...? Zelan hartu?
- Oinutsik! Oiñetakuak kendu, kanka-gorririk! Ba, ortutik edo, hola, zelaittik edo [...] edo...
- Ibili?
- Buelta bat ein. Ba! Ibili ta ibili ez, baiña... Hartu igitaixa ta garo pixkat ekartzera edo, zerak, horrek elor-arantza zurixak ekartzera edo, larrosak ekartzera ta... Gero, ba, etxe kantoien josi.
- A! Orduan, hartzeko orduen oinutsik jun...
- Bai, oinutsik jun.
- Eta horrek ze ekartzen dau, suerte ona ekartzen dau?
- Enee... Suerte ona ikaragarrixa! Jentiak ezin dau siñistu hori! Suerte ona da bat beti gustora bizi izetia. Eta askotan persona batek, fede haundiko persona bat, danok eukitzen dittuu bizitzaren kurutziak eta ezbeharrak eta nahigabiak, ezta? Baiña zuk baldin [badaukuzu] fede haundi bat, ba, zuk esaten dozu: "Ba, bueno, jangoikuan izenian. Jangoikuak horixe nahiko dau. Horixe komeniko da. Nere onerako izengo da." Ta halaxe izaten da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia