Bergara (Gipuzkoa)

`Ogi zerutik´ kanta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-037-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

`Ogi zerutik´ kanta abesten du Bixenta Larrañagak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ogi zerutik etorria,
zu zera gure poz guztia.
Ogi zerutik etorria,
zu zera gure poz guztia. (bis)
Bildots santua hara hemen,
munduko gaitza kentzearren.
Sagrariua nun dagoen,
lurra zeruaz bat egiten.
Lurra zeruaz bat egiten.

- Gero hori luziao be bada, [liburuan] jarraitzeko.
- Bai, kanta hori...
- Hasieran, ba, domekero-domekero hori kantatzen da.
- Bai, baiña dana ez da kantatzen normalian. Horixe, zeuk kantau dozuna...
- Bueno, holan, Arantzazun edo jente asko dagonian komuniua hartzen orduan bai, baiña jeneralian elizatan, ba, luzia.
- Luziaua [...], luzia...
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia