Bergara (Gipuzkoa)

"Mendiri mendi laiñua" trikiti-koplak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-037-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Mendiri mendi laiñua" hasiera duten trikiti-koplak abesten ditu Bixenta Larrañagak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Mendiri mendi laiñua
pagori pagori usua
ez dezu errez harrapatuko
maiorazkuaren pausua.
Ez dezu errez harrapatuko
maiorazkuaren pausua.

Nere nobiuaren ama,
asto baten jabe dana,
haretxek ekarrikost neri
etxian bihar dan dana.
Nere nobiuaren ama,
asto baten jabe dana,
haretxek ekarrikost neri
etxian bihar dan dana.

Goiko mendian edurra dago,
errekaldian izotza,
ni handik aparte bizi naiz eta
alegre dot nik bihotza.
Ni handik aparte bizi naiz eta
alegre dot nik bihotza.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia