Bergara (Gipuzkoa)

Politika arloko bertso zaharrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-036-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Politika arloko bertso zaharrak: abertzaletasuna; alderdi politikoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Azaroaren hogeta hamarra
Gasteiztik izentatua,
borondatia erakusteko
txik egun aukeratua.
Euskaldunok pin lahiatutzeko
hain gauza beharrezkua
zein alderdiri edo nolatan
eskeiñi geure botua.
Itsu-mitsuan jokatu gabe
atera zaigun kontua. (bis)

Eusko Alderdi Jeltzale hori
gogor ahalegindu zaigu
premiñan giñan nekazarieri
lagun asko egin digu.
Arrantzale ta gaiñontzekoari
berberak entzuten [digu]
diputado sendo batzuen
beharrak ere badaukaguz.
Arrazoizkoak baldin bagera
atera behar ditugu. (bis)

Ama bat izenagatik
asko dira bera ukatzen dutenak
behin ta betiko lurperatzea
poza hartuko lutekenak.
Etxia galdu ta erbesteakin
ondo konpontzen diranak.
Boto garaian esanagatik
hoiek dirala onenak,
horrelakoei ezin lagundu
euskaldun jatorra danak.

Arana Goiri bide garbia
ez dago arantz lakarrik
ta politiko askoren gisan
lohitan ibili beharrik.
Hainbat denboran buru izan da
egin dau lan ederrik,
ez zaiguzute aitatu orain
eskubi eta ezkerrik.
Lagun txarrakin batuta baiño
hobe da bakar-bakarrik.

Gu txikittu ta hondatu nahirik
ziran lehen bat eta beste
hor hurrunean hitz egindako
haietzat oroi zaitez.
Euskaldunogatik asmatuak
hala esanak dituzte,
boto garaian atea juaz
datoz laguntzaren eske,
hain maite duten Ebro
harunzko partera juan litazke.

Aberzale edo nazionalistak
dute behar dan jokera,
baserritarrak izenagatik
ondo konturatu gera.
Guk egin behar deguna orain
diputaduak atera
guazen, anaiak, danok, botuak
gizon hoiei ematera.

Nagusi, morroi, aberas, pobre,
danok familian ditu,
zintzo jokatu ohi dana beti
laguntzailleak baditu,
etsai guztiak zapaldu arte
ez gaitezela gelditu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia