Bergara (Gipuzkoa)

Gudariak hizpide dituzten bertso zaharrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-036-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gudariak hizpide dituzten bertso zaharrak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hiru anaiok gudari giñan,
bat hil digu reketiak
modu honetan agintzen zuan
jaunaren borondatiak.
Pena ematen dit etxera juanda
hau amari esatiak.
Arrazoiakin negar galantak
egingo ditu maitiak.

Gudari hasi [gen] ta gudari
segituko dio honezkero
horrelakorik ikusterikan
ez genduen asko espero.
Irabazita daukula diote
hizketan hasi ezkero.
Irabaztia zertarako da
anaia galdu ta gero?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia