"Gaztia nintzanian" trikiti-koplak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Gaztia nintzanian" esanez hasten diren trikiti-koplak abesten ditu Bixenta Larrañagak.
- Proiektua: Bergara inguruko kanta zaharrak
- Elkarrizketatzailea(k): Argiñe Urkiola
- Data: 1983(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: BER-037/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Argiñe Urkiola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
Gaztia nintzanian, denbora batian,
ez nitzan sosegatzen ezkondu artian.
Ezkondu eta lehelengo gabian
Azak eta porruak [Orio] kalian.
Hamaika txorakeri egin degu
gaztiak giñan artian.
Hankak ariñak eta burua ariñago,
hankak ariñak eta burua ariñago,
dantzan hobeto daki artajorran baiño.
Ai, ai, ai artajorran baiño.
Artajorrara [nua] lur barri-barrira,
artajorrara [nua] lur barri-barrira,
bedarra jorratu ta artua sasira.
Ole morena, artua sasira.
Bedarra jorratu ta artua sasira.
Hankak ariñak eta burua ariñago,
hankak ariñak eta burua ariñago,
dantzan hobeto daki artajorran baiño.
Ai, ai, ai artajorran baiño.
Arrateko pikuak hiru adar ditu,
Arrateko pikuak hiru adar ditu,
neska mutilzaliak hankak ariñak ditu.
Ai, ai, ai hankak ariñak ditu.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!