Bandera zuriak leihoetan nazionalak sar zitezen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: BER-032/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Hemen banderak-eta ipini zittuela esan dozu. Zela zan hori?
- Ba honek sartu bihar zebenian, klaro, jentiak alde zeban Bergatik, baiña ez zien sartzen artian, eta jentiak izara zurixak etara jittuan balkoittara-ta, teillatura-ta.
- Eta noiz agertu zien zuenera soldauak bizitzera?
- Ba Zurran kaiñoiak ipiñi zittuenian, gurian obserbatorixua ipiñi zeben, han etxostian eta Kalbarixoko tontorrian […] Pago bat zeuan erdixan huekua zeukana, eta hari zulua ein eta han tripodiak edo katalejuak ipiñi eta handik Intxorta aldia-eta ikusten juen, eta gure etxostetik Agarregoiko aldera jeuken zera, "la casa de muchas ventanas" Agarregoikua zuan, eta itxuria han mobimentu haundixa ikusten zuan milizianuak-edo zerak-eta. Eta obserbatorixua ipiñi zebenian etorri zittuan gurera alfereza-eta, kabo-eta; lau-bosten bat edo.
- Altuena zer zan, alfereza?
- Alfereza. Gero etotzen zuan kapitana be. Kapitana jeuan Usastin, itxuria, eta etorri zuan baten baiño gehixaotan, andriakin be bai. Andriakin haura Usastin zeuala esaten juen.
- Eta beste soldauak be espezialistak izango zien?
- Bai, komunikaziñotako zera. Behin, zera, kablia botata jeuan Zurratik Idurixora, eta apurtu zotsenian han ibili zittuan banderolekin seiñak eitten. Eta hasarre gabian. Zeiñek apurtu zotsen, sospetxosuak danak zittuan euskeraz eitten zebenak, eta gure aitta-zanak ez jakixan erderaz, eta Amatiñoko tiak be ez. Eta sutonduan euskeraz harek eta: "Estos vascos que ni ellos se entienden, hablen en cristiano!" esan, eta ixilik; eta hiru egunian ixilik egon zittuan sutonduan, alkarri seiñak eiñaz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!