Bergara (Gipuzkoa)

Uberako baserri batekoak etxean hartu; etorrera errukarria

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Uberako baserri batekoak etxean hartu zituzten gerra denboran. Horren inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Frentian erdikuak esan duzu Erguizarko zera ta…
- Bai, bai. Artiz berau be bai erdixan…
- Ez, baiña zuenian hartuta etxian?
- Bai. Erguizarkuak etorri zittuan; Partaittira jaso jittuen lelengo, eta ba handik norabaitt joan bihar, eta ganauak be bazeuzken, eta gabian ekarri zittuen egundoko eurixekin. Ekarri jittuen, eta klaro, irixak lotu eta ahal zittuenak burdixan hartu eta txalok-eta umioi-ta lepuan hartuta, busti-busti eindda uste dot aillegau ziela zerera, errukarri, Partaittira. Eta gero Altzarrikan tiuak jeuzken, eta harek etorri zittuan gurera aber hartuko giñuzen eta, ba halaxe hartu giñuzen.
- Eta danera zenbat ziñaten etxian?
- Bueno ba: anaiok eruan zittuen soldau, eta aiztok geratu giñan, lau aizta. Amatiñon egon zuan Bittori. Amatiñon ume txiki mordua, eta umezaiñ Bittori eruan juen. Eta Maria; egunero esniekin joaten zuan haura kalera. Eta neu eta Juli difuntia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia