Lehenengo eraso serioa; piperrak harrapatzen soldaduak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: BER-032/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta lehenengo atake serixuak?
- Errosaixoko Domeka egunian izen zuan atakerik gogorrena; hilddako mordua-ta. Amatrailladorekin-eta, trintxerekin-eta jarri zittuan harek, eta orduan ez jauan ixotzeik jente asko joan arren.
- Eta zuen etxe ingurutik pasua zela akordatzen jatzu?
- Ba kolumnia edo, kolumnia pasau zala esaten zeben, ez dakit lau konpaiñia-edo zenbat izengo zien. Pasau ta pasau ta pasau jentia, akordatzen naiz ni.
- Danak oiñezkuak?
- Oiñezkuak eta kabaillo edo mulo banakan batzuk be eruango zittuen, ez dakit, ez naiz ondo akordatzen, baiña oiñezko asko behintzet bai. Eta gure soro bixen erdittik pasatzen da bidia, eta han bide baztarrian geunkan piparrak, edarrak zeren, eta landarak etara ta eruaten hasi zien. Eta anai difuntuak: bueno, piparrak hartzeko nahi bazeben, baiña landarak lagatzeko-edo esan zotsen, eta : "Tú también serás rojo, te daremos un tiro!" esan zotsen, eta trote barrura.
- Eta gero hola jatekua eskatzera-edo soldaduak, gora eta behera zebitzen lehenengo egunetan?
- Ez. Jatekoik ez zeben eskatzen, goseik ez zebillen soldauak orduan. Ez dot uste. Bai, gero hamen frentian erdixan geratu zien etxetatik-eta, konejuak-eta, oilluak-eta horrek harrapau zittuen. Baiña guri ba ez zoskun hola lapurreta haundirik ein.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!