Lehenengo gerra-istiluak Bergaran
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: BER-032/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta ia sartu zienian nazionalok?
- Lelengo bi egunian geldi egon zittuan Bergan. Eta hirugarren egunian hasi zien mobitzen, eta lelengo enfretamentua Txarako zelaixan, hor goiko gaiñeko zelaixan, han Arrikotxo onduan, kolumna elektrikua dauan onduan, han zulo bat eindda gorrixak lau-bosten bat lagun, asko ez zien izengo baiña. Askatzutik gora ixo zeban konpañiak eta han estata batetik Kiruta onduan, Amilletxebarriko zelaixan onduan ba hasi zittuan tiroka, eta han zerian, goiko zelaixan zerenok be bai. Tiraka alkarri. Eta, nik ez neban ikusi, baiña anai difuntuak esaten zeban, bandera txiki batekin, han Lapatzako… Urkizuritta-edo esaten jakon, eta herrixan piñuixan azpittik, atzekaldetik bat joan jakuen eta bonba de manua bota tiroka ziharduenoi, eta bi edo hiru hil ei zittuen. Eta gero Asentzioraiño-edo segidu juen, baiña han geratu zittuan; gero ia zazpi hillabetian handik aurrera ez zittuan joan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!