Lehenengo tiro-hotsak Deskargan; Nazionalak Bergaran; iheslariak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: BER-032/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta gero?
- Gero soldauak.
- Soldauena gero zertuko dogu, soldauak etorri zienian frentetik eta. Baiña aurretik lelengo aldiz soldauak etxe inguan noiz ikusi ziñuzten?
- Lelengo Deskargan tiruak entzun giñuzen eguna zapatua zan. Zapatua? Domekia. Zapatuan kalera (?) joan nintzan eta orduan sakristixara joaten giñan konfesatzera, eta hara etorri zien gurasuak aurrera juateko igesi, bazetozela nazionalak eta. Hurrengo egunian Deskargako tiruak entzuten zien, pakun!, pakun! Tiruak. Gero gu martitzenera arte kalera bajau be ez eta ezebe ez giñan eiñ, billurra eta, kalian hasi zien teillatutan-eta, balkoittan-eta izara zurixak etaratzen eta holakuak eitten, eta sartu zien ia nazionalok. Jente guztiak ihes ein zeban, guretik gora Elgeta aldera makiña bat jente joan zan.
- Karreteratik, kamiñotik baiño gehixago?
- Ba eztakitt, orduan oiñez jente asko ibiltzen zan eta igual mendittik gehixao joango zan. Asko joan zan behintzet guretik gora, sasoiko jentia behintzet asko.
- Oiñez. Eta astuekin eta?
- Ez. Oiñezko jentia. Oiñezko jentia.
- Eta zer eruaten zeben aldian?
- Ahal zeben erropia eruango zeben, baiña gauza haundirik ezin eruan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!